Berriak
Atzealdea

Azaroaren 4ean hasiko da “Izan-Be digital” ikastaroa

Herritarren trebetasun digitalak hobetzera bideratutako 145 orduko prestakuntza-programa berritzailea da

2019·10·23


Programaren helburua:  Gaur egun, enpresetan lan egiteko beharrezkoak diren baliabide teknologikoetan herritarrak gaitzea du helburu prestakuntzak.

Norentzat: Goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko herritar guztiei bideratuta; langile nahiz lana bilatzen ari direnentzat.

Programaren xehetasunak: Guztira, 145 orduko ikastaroa izango da. Lehen prestakuntza fasean (130 ordu) lan merkatuan aritzeko beharrezkoa den teknologiaren ezagutza praktikoa eskainiko da. “Lan-mundura zubia” izeneko bigarren fasean (15 ordu), aldiz, lana bilatzeko baliabideak ezagutu eta entrenatzeko aukera eskainiko da.

Hain zuzen ere, azaroaren 4tik abenduaren 13ra bitartean izango da ikastaroa. Eskolak goizez izango dira,  09:30etik 14:30era.

Gai hauek landuko dira:

  • Digital Business (15 ordu)
  • Ecommerce OmnichaneL (15 ordu)
  • Internet of things (15 ordu)
  • Zibersegurtasuna (10 ordu)
  • Errealitate birtuala eta areagotua (20 ordu)
  • Big Data & Business Intelligence (20 ordu)
  • Robotika eta sistema adimentsuak (20 ordu)
  • Ekoizpen adimentsua (20 ordu)

Argibideak eta izen ematea:

Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da; aldez aurretik, urriaren 29a baino lehen. Izena emateko eskaera-orria web gunean jaitsi daiteke edo harreran jaso.

  • Izan-be digital ekimenean izena emateko eskaera-orria
  • Izan-Be digital ikastarorako, eskaera-orriaz gain, ezinbestekoa da galdetegia betetzea.

Eskaera-orria, NAN fotokopia eta curriculuma aurkeztu beharko dira, emailez: lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora, edo aurrez aurre Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan: Urdaneta bidea 6, 20800, Abendaño poligonoa, Zarautz.

Argibideak jasotzeko edo izena emateko:

Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia

Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • Lanpoltsa@urolakosta.eus