Berriak
Atzealdea

Kultura eta Sormen alorreko on-line Topaketak

Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako 7 proiektu aurkeztuko dira topaketan; tartean da eskualdeko Experientziak enpresa

2020·11·13


Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko ahaleginean, eskualdez gaindiko ekimen berri batean parte hartuko du Urola Kostako Udal Elkarteak. Eskualdeaz haratago sektorea saretzen jarraitzeko helburuarekin, esperientziak trukatzeko networking saio berri bat antolatu dute elkarlanean  Gipuzkoako, Bizkaiako eta Nafarroako 7 erakundek, Garapen-en ( Euskadiko Garapen Agentzien elkartea) aterkipean eta INNobasqueren laguntzarekin. Ekimenaren sustatzaileetako bat da Urola Kostako Udal Elkartea.

Oraingo honetan, espazio publikoa izango da aztergai; hau da, nola uztar litezke espazio publikoa, eta sormen eta kultura adierazpena oraingo errealitate berrian? Osasun-krisiak sortu duen testuinguru berrian ezinbestekoa dirudi jarduera kulturalak birpentsatu eta sormen adierazpenetarako eremu publikoak birdiseinatzea. Ekitaldi, ikuskizun eta sormen eta kultura proiektu ugari geratu dira bertan behera; etorkizunari begira, ezinbestekoa da  sektoreko eragileen arteko hausnarketa estrategiko bat abian jartzea. Horretara datoz topaketak.

Networking-a, alegia, esperientziak trukatzeko topaketa saioa, egingo da azaroaren 23an. Topaketak azaroaren 23an, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara bitartean egingo dira; aurrez aurre Getxon. Edozein kasutan, streaming bidez jarraitzeko aukera eskainiko da. Dagoeneko laugarrena den edizio honetan, 7 proiektu aurkeztuko dira. Helburua da aurkezpenak egin eta proiektuen alderdi berritzaileenak aztertzearekin batera, osasun-larrialdian esparru publikoa leheneratzeko zutabeak berrasmatzea, eremu irekiak, plazak, kaleak edota gizarte eraikin edota guneak oinarri hartuta.

Urola Kostaren kasuan, Experientziak "Harimakilatik ihesi" egitasmoa  aurkeztuko du. Hauek dira topaketan aurkeztuko diren proiektuak: 

  1. Peace of Mind Cia
  2. ElektrART
  3. Estudio-taller Joyería-arte floral Idoia Lizeaga Iturralde
  4. ANTespacio
  5. B-IDEA Flujos Creativos
  6. Experientziak - Harimakilatik ihesi
  7. GIRABIRA

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Argibideak eta izen-ematea

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808