Berriak
Atzealdea

Berrikuntzekin dator Hazilan programaren 10. edizioa

Prestakuntzaren zati bat online eskainiko da eta partaideek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute. Zabalik dago izen ematea.

2020·07·20


Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN egitasmoaren hamargarren deialdia egin du. Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi duten 20-44 urte eta goi mailako ikasketak dituztenei bideratuta dago; langabeen kasuan laneratzen laguntzeko, lanean ari direnen kasuan beren lan aukerak hobetzeko. Zabalik dago izen ematea eta edizioaren xehetasunak uztailaren 30ean egingo den informazio saioan aurkeztuko dira.

Prestakuntza trinkoa eta praktikak enpresetan

Azken bi edizioetan prestakuntza-eskaintza indartu ondoren, oraingoan ere jauzi kualitatibo esanguratsua emango da. Izan ere, covid-19aren testuingurura ahalik eta hobekien egokitzeko asmoz, 10 edizio honetan, aurrez aurreko eskolez gain, online eran ere eskainiko da formakuntza egitasmoaren lehen fasean.

Behin konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landu ondoren, eta praktikaldiari ekin aurretik, bogan den eta lan munduan murgiltzeko ezinbestekoa bihurtu den esparru bati buruzko 24 orduko prestakuntza osagarria ere jasoko dute. Hain zuzen ere, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte. Amaitzeko, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute.

Orain arte, ibilbide emankorra izan du ekimenak Urola Kostan. Aurreko  edizioetan zehar, guztira, 136 pertsonek hartu dute parte eta hainbat gaitasun sozioprofesional landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte eskualdeko zenbait enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan...).

Informazio saioa

Informazio-saio bat egingo dugu interesa duten gazte kualifikatuentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:

  • Eguna eta ordua: uztailak 30, osteguna, 11:00etan
  • Non: On line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez
  • Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Programaren xehetasunak

Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Hona hemen xehetasunak:

Programak, hiru atal nagusi izango ditu:

  • AKTIBATU fasea (80 ordu): prestakuntza

Zeharkako konpetentziak landuko dira bizipen-prestakuntza pertsonalizatua eta integrala eskainiz.

  • Egutegia eta ordutegia:
    • Noiz: 2020ko irailaren 28tik azaroaren 20ra bitartean.
    • Egunak: astelehenetik ostegunera 
      • 50 ordu aurrez aurre (09:00etatik 14:00etara)
      • 30 ordu online (09:30etik 12:30era)
  • PRESTATU fasea (24 ordu_ONLINE): Nire marketina sareetan

Helburu orokorra da, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketing-a egiteko gakoak ezagutzea.

  • Egutegia eta ordutegia:
    • Noiz: 2020ko urriaren 2tik azaroaren 13ra bitartean.
    • Egunak: ostiraletan 09:30etik 12:30era.
  • KOKATU fasea (200 ordu): praktikak enpresetan

Lanbide-profilaren arabera, benetako lan esperientzia lortuko da.

  • Egutegia eta ordutegia:
    • Noiz: 2020ko azarotik 2021eko urtarrilera bitartean. 
    • Egunak: astelehenetik ostiralera, gehienez ere 6 orduko lanaldia

Argibideak eta izen- ematea: 

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Plaza kopurua mugatua da (14 partaide, gehienez). Pertsona gehiagok izen emango balute, hautaketa prozesua egingo da.

Uztailaren 30eko informazio saioan izen-ematearen inguruko argibideak ere emango dira. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero: 

- Informazio gehiago, hemen

  • Vanessa Garcia, enplegu teknikaria
  • 943890808
  • hazilan@urolakosta.eus

Programa operatiboa 2016-2020 Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak).