Berriak
Atzealdea

Udal Elkarteak ostalari guztientzat jarriko ditu eskuragarri prestakuntza saioetako edukiak

Ziurgabetasun egoeratik abiatuta, epe motz eta ertainera begira jarraitu beharreko estrategiak zehazteko baliagarriak dira edukiak.

2021·01·27


Ziurgabetasun eta itxialdi testuinguruan ostalaritzak bizi duen egoeraren aurrean, sektoreari begirako hainbat ekimen jarri ditu martxan Urola Kostako Udal Elkarteak. Besteak beste, prestakuntza eskaintzea izan da apustu estrategikoetako bat. Pasa den azaroan hasi eta urtarrilera bitartean, eskualdeko ostalariei zuzendutako bi prestakuntza ziklo antolatu dira.

Eramateko edota etxerako-zerbitzua, bogan

Saioek harrera ezin hobea izan dute eta eramateko edota etxerako-zerbitzuen inguruan sakontzen jarraitzeko garai egokia dirudi sektorearentzat. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile berriak ezarri berritan, eskualdeko zenbait ostalaritza-establezimendu itxita edota ixtear egon daitezke.

Horregatik, Udal Elkarteak erabaki du aipatu saioetako edukiak eskualdeko ostalaritza sektoreko profesional guztientzat eskuragarri jartzea.

Zalantzarik gabe, geroz eta indar eta garrantzia handiagoa izango dute sektorean eramateko eta etxerako zerbitzuek. Agertoki berri honetan, etxez-etxeko zerbitzuen edota eramateko zerbitza-merkatua inoiz baino handiago da; aurreikuspenen arabera, urteko hazkundea %20 baino gehiagokoa izango da.

Eskaera edukiak eskuratzeko

Jan-edanak eramateko edota etxerako zerbitzua eskaintzerakoan, zain dira kontuan hartu beharreko alderdiak? Ziurgabetasun egoeratik abiatuta, epe motz eta ertainera begira jarraitu beharreko estrategiak zehazteko baliagarriak dira edukiak.

Laburbilduz, hauek dira lau saioetan jorratutako gaiak:

  • 1. SAIOA: "Food Delivery" kontzeptua
  • 2 .SAIOA: Logistika, eragiketak eta marketina
  • 3 .SAIOA: Eskaintza gastronomikoaren diseinua
  • 4. SAIOA: Ikuspegi ekonomiko-finantzarioa eta markagintza (branding).

Edukiak eskuratzeko, eskaera bideratu behar da enpresa@urolakosta.eus helbidera; mezuan ondorengo datuak zehaztuta:

  • Enpresaren izena
  • IZK
  • Emaila
  • Harremanetarako pertsona
  • Telefonoa

Informazio gehiago:

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • enpresa@urolakosta.eus
  • 943890808

Proiektu hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programa»ren baitan (2020ko deialdia, GAO, 2020-06-29, 121 zk).