Berriak
Atzealdea

Udal Elkarteak “Komunikazioaren balioa salmenta prozesuan” prestakuntza-tailer berria eskainiko du, eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikientzat

Saio bakarreko 4 orduko prestakuntza eskainiko da; urriaren 28an, goizez.

2019·10·17


Urola Kostako Udal Elkartearen "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" egitasmoaren baitan, prestakuntza-tailer berri bat eskainiko da pertsona ekintzaile edota enpresari txikientzat. Hain zuzen ere, batetik, “Komunikazioaren balioa salmenta prozesuan” izeneko tailerrak izandako harrera ona ikusita, eta bestetik, salmenta tekniketan praktikatzen jarraitzeko beharraren ondorioz, erabat praktikoa izango den tailer berri bat egingo da.

Komunikazioaren balioa salmenta prozesuan

Eskualdeko ekintzaile nahiz enpresari txikiei bideratutako saioaren helburua da, funtsean, salmenta prozesuak hobetzeko estrategia eta erremintak eskaintzea; kasu honetan, fokua komunikazioan jarrita.

Ba al dakigu saltzen? Gaur egun, marketing arazorik larriena zera da: salmenta prozesuan ohikoa den komunikazio eraginkorraren hutsunea. Hala, saio praktiko baten bitartez, bezeroarekiko komunikazio egoki bat lortzeko metodologia eta hainbat tresna erakutsiko zaizkie partaideei.

Saio bakarreko 4 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Urriaren 28an izango da ikastaroa; goizez, 09:30etik 13:30era.

Tailerra irekita dago aurreko tailerrean parte hartu zutenentzat nahiz lehendabizikoz saioan parte hartzeko interesa dutenentzat. Izan ere, bezeroarekiko komunikazioa hobetzeko erreminta berrietan eta ekintzetan sakonduko da.

Argibideak eta izen-ematea:

Prestakuntza tailerretan parte hartzeko izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako ondorengo datuak beharko ditugu:

  • IZK/NAN            
  • Ekintzailearen izen-abizenak edo enpresaren izena      
  • Jarduera-sektorea
  • E-mail  
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)

  • Tel. 943 890808
  • jpino@urolakosta.eus

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2018ko deialdia)