Berriak
Atzealdea

Aurrez aurreko arreta zerbitzua jarriko da martxan deseskalatzearen 2. fasean (maiatzaren 25etik aurrera)

Garbiguneak zabalik mantenduko dira herritar guztientzat eta aurretiko hitzorduarekin funtzionatuko dute

2020·05·22


Covid-19 gaitzaren ondorioz sortutako krisi-egoerari erantzuteko, azken asteetan hainbat moldaketa eta zerbitzu-egokitzapen egin ditu Udal Elkarteak. Orain, pixkanaka-pixkanaka, zerbitzu guztiak bere onera itzultzeko lanei heldu die Udal Elkarteak.

Izan ere, unean uneko egoerara egokitzen jarraitzen du Udal Elkarteak. Hala, aurrez aurreko arreta zerbitzua jarriko da martxan konfinamendu-neurriak arintzeko 2. fasean (datorren astelehenetik –maiatzak 25- aurrera).

Herritarren Arreta Zerbitzua

Azken asteetan jendaurreko jarduera bertan behera geratu ondoren, datorren astelehenetik aurrera, martxan jarriko da aurrez aurreko arreta zerbitzua. Edozein kasutan, segurtasun eta prebentzio neurriak bermatzen jarraitzeko, nahitaezkoa izango da herritarrek aldez aurretik hitzordua hartzea.

Ohi bezala, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eskainiko da herritarren arreta zerbitzua. Hitzordua hartzeko edota Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko, hauek dira bideak:

  • 943 89 08 08
  • harrera@urolakosta.eus
  • Zerbitzu telematikoak (egoitza elektronikoa)

Garbiguneak

Zabalik mantenduko dira eskualdeko hiru garbiguneak, baina segurtasun neurriak bermatzen jarraitzeko, herritarrek nahitaez hitzordua hartu beharko dute aldez aurretik.

Eskualdeko garbigune-zerbitzuek ohiko ordutegia mantenduko dute, eta hitzordua hartu ahal izateko deiak ere ordutegi horren barruan egin beharko dira. Alegia;

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 / 16:30-18:30
  • Larunbatak: 10:00-12:30

Hauek dira garbiguneetako telefono zenbakiak:

  • Aia-Orioko garbigunea: 943 13 41 39
  • Zarauzko garbigunea: 943 13 50 97
  • Zumaiako garbigunea: 943 86 04 41