Ekiten, ekintzaile eta enpresarien ekosistema

Ekiten, ekintzaile eta enpresarien ekosistema

Gure bailaran (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) ekintzaile eta enpresari asko ari dira proiektuak gauzatzen eta negozioak eta enpresak aurrera ateratzen, hitz batean, gure eskualdeari onura ekonomiko eta soziala ekartzen.

"Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema" egitasmoaren bidez, ekintzaile eta enpresarien lana azaleratu eta ezagutzera eman nahi dugu, beren arteko harremana sustatu nahi dugu eta laguntza eta baliabideak eskaini nahi ditugu, izan ditzaketen beharrei erantzuteko.

Horretarako hainbat ekintza antolatzen ari gara: www.ekiten.org webgunea, elkarrizketak, topaketak…

 

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2017ko deialdia).

Webgunea: www.ekiten.org

Webgune bat jarri dugu martxan, ekintzaileen lan eta ahalegina erakusteko eta ekimen honetan antolatuko ditugun ekimenen informazioa eskaintzeko (topaketak, agenda, informazio interesgarria…).

Webguneak elkarrizketen atal interesgarri bat du, eskualdeko ekintzaileei egindako elkarrizketekin: nola sortu zitzaien asmoa, zer egin zuten, nola lortu dute beren negozioa aurrera ateratzea?

Protagonistak: bailarako ekintzaileak

Ekiten ekosistemako protagonistak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako ekintzaile eta enpresariak dira.

Ezagutzera eman nahi diugu eta merezi duten lekua eta aitortza eman.

Webguneak elkarrizketen atal interesgarri bat du, eskualdeko ekintzaileei egindako elkarrizketekin: nola sortu zitzaien asmoa, zer egin zuten, nola lortu dute beren negozioa aurrera ateratzea? Elkarrizketa hauek dituzu ikusgai:

Maider Lasa – La Oveja Latxa   

Itziar eta Onditz Eizagirre – Talai Berri Txakolina 

Oihana eta Ainhoa Iribar – Maisor 

Nerea eta Ainhoa Lazkano – Hotel San Prudentzio 

Miren Prieto – Lakari 

Jon Arratibel -Begi-Bistan zerbitzu turistikoak 

Maria Villalon – Conunpunto.com  

 

Topaketak

Eskualdeko ekintzaile eta enpresariei elkartzeko gunea eskaini nahi dizuegu, lan giro egoki bat sortuz, zuei benetan interesatzen zaizkizuen gaiak partekatu eta horiei buruz hitz egiteko eta elkarrekin ekimen berriak garatzeko.

Hiru topaketa antolatu ditugu, elkar ezagutzeko, beharrak identifikatzeko, elkarrekin irtenbideak aurkitu eta baliabideak zuen beharretara jartzeko. Topaketak apirilaren 24an, maiatzaren 15ean eta ekainaren 5ean izango dira, Udal Elkartearen egoitzan (Zarautzen). Topaketa horiek Olaia Agirrek dinamizatuko ditu (OAZ COACHING aholkularitza-etxea).

Lehendabiziko topaketa apirilaren 24an egin zen. Hurrengoa maiatzaren 15ean egingo dugu, 12:30etik 16:00etara, Urola Kosta Udal Elkartean.

Bigarren topaketa, maiatzak 15.

Bigarren topaketan galdera hauei erantzungo diegu elkarrekin

  • Nola ezagutu hobeto gure bezeroak?
  • Nola zehaztu zein segmentutara zuzendu?
  • Zer ezaugarri dituzte gure bezeroek?
  • Zer jokaera mota dute nik asebetetzen dudan beharraren inguruan?
  • Zer beste baliabide ditut inguruan nire bezeroari balio gehigarri bat emateko?

Norentzat

  • Ekimen, proiektu, negozio edo enpresak bultzatzen eta garatzen ari diren pertsonentzat.
  • Negozio edo enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonentzat.
  • Ekintzaile sena duenarentzat, bere esku dagoena eginez besteei lagundu nahi dienarentzat, aukerak sortzen lan egin nahi duenarentzat.
  • eta hau irakurri eta interesa eta parte hartzeko gogoa sentitu baduzu, zuretzat ere bai

Izen-ematea eta argibideak:

Izena emateko, deitu telefonoz, bidali mezua eta bidali beheko formularioa.

Argibideak

Urola Kostako Udal Elkartea

Ekiten: ekintzaileen jarrera eta baloreak

Ekiten ekosistema, topaketak

Izena eman edo informazioa eskuratzeko, bidali mezua eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA