Zer da Urola Kostako Udal Elkartea?

Udal zerbitzuak eskaintzeko mankomunitatea

Urola Kostako Udal Elkartea erakunde publikoa da, hain zuzen ere udalen mankomunitatea. Gure eskualdeko bost udalek eratu zuten, elkarrekin hainbat zerbitzu eta programa eskaini eta garatzeko.

Bost udal elkarrekin lanean

Urola Kostako Udal Elkartea bost udal hauek eratutako mankomunitatea da:

 

                      

 

Sorrera eta bilakaera

Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusia 1991ko urriaren bostean eratu zen, Udal Elkartea eratzeko (1991ko azaroaren 13an inskribatu zuten Toki Erakundeen Erregistroan, 857/91/322 zenbakiarekin). Helburua hainbat zerbitzu era mankomunatuan eskaintzea izan zen, besteak beste:

  • Hiri hondakinen kudeaketa eta zabortegia
  • Suiltzaile bolondresen zerbitzua
  • Prestakuntza eta laneratzeko programak (lanbide hastapena, enplegu tailerrak...)

Aurretik beste bi mankomunitate izan ziren eskualdean, bat, Suteen Aurkako Eskualdeko Mankomunitatea, eta, bestea, Eskualdeko Zabortegi Zerbitzuaren Mankomunitatea. Mankomunitate horietan Aia, Aizarnazabal, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako udalek hartu zuten parte. 1991ean orain duen egitura eta partaideekin eratu zen, aurreko bi mankomunitateen zerbitzuak bateratu eta berriak eskaintzeko bidea eginez.

1991ean sortu eta garatzen joan da: 1991tik aurrera Prestakuntza eta Enpleguko zerbitzuak gehitzen eta osatzen joan dira. 1995ean Ingurumen Zerbitzua sortu zen. 2000n Euskara eta Komunikazio Zerbitzua eta 2002an Gizarteratze Zerbitzua.

Gaur egun: gaur Urola Kostako Udal Elkarteak 30 langile inguru ditu eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Garapen Elkarteko kide da eta agentzien elkarte horren bidez hainbat programatean hartzen du parte (Europar programak, mugaz gaindiko programak...).

Elkarlanean: hainbat erakunderekin ari gara elkarlanean: Garapen, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, INEM, Europako Gizarte Fondoa, eskualdeko ikastetxeak, enpresak...