Web edukia bistaratu

Lan orientazioa

Zer da?

Lan bila dabilen pertsonari laguntzeko zerbitzua da. Gure helburua da bide horretan dabilenari autonomiaz ibiltzeko gai izateko laguntza eta baliabideak eskaintzea, laneratzeko dituen aukerak hobetzeko.

Horretarako, ibilbide bat zehazten dugu, konpetentzia pertsonal eta profesionalen garapena landuz.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatutako zerbitzua da, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. «Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du».


 

Orientazio ekintzak

Lan bila dabilen pertsonari edo lana hobetu nahi duenari laguntza pertsonalizatua ematen diogu. Bere profilaren arabera, lana bilatzeko prozesua eta urratsak antolatzen laguntzen zaio, lana era planifikatuan bilatzeko. Honako zerbitzuak dituzu eskura:

  • Banakako arreta eta laguntza enplegua lortzeko ibilbide pertsonalizatuan
  • Enpleguari buruzko informazio eta aholkularitza
  • Curriculum pertsonalizatua egiteko aholkularitza eta informazioa
  • Enplegua modu aktiboan bilatzeko teknikak erabiltzeko
  • Lanbideko-Euskal Enplegu Zerbitzuan eskaera/datuak eguneratzeko zerbitzua.

Argibideak eta hitzordua

Urola Kostako Udal Elkartea

Lana Bilatzen Laguntzeko Zerbitzuak

  • Vanessa Garcia eta Olaia Sainz, enplegu teknikariak
  • lanpoltsa@urolakosta.eus
  • Tel. 943 890808
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

Hitzordua eskatzeko edo argibideak eskatzeko bidali mezua edo deitu telefonoz.

Web Form

Eskatu hitzordua

Lanerako eta autoenplegurako orientazioko saioetarako hitzordua eskatu behar duzu

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA