Web edukia bistaratu

Open Lab Urola Kosta

Zer da Open Lab Urola Kosta?

 

Dokumentua eskuratu

Open Lab: dekalogoa [pdf]

Zer gara, misioa, software eta hardware irekia, euskara, ingurumena, erabiltzaileak....

  • Elkarlanerako lekua da, nahi duenarentzat ateak zabalik dituena
  • Esperimentatu, ikertu eta sortzeko lekua da, teknologia digitalak, makina eta erremintak eta prototipoak egiteko eta azkar fabrikatzeko makinak erabiliz
  • Dibulgaziorako lekua da: tailerrak, ikastaroak, workshopak…
  • Partekatzeko lekua da, dakizuna besteei emateko eta besteek dakitena zuk jasotzeko
  • Sortzeko lekua da, DIY filosofiarekin (do it yourself, egin zerorrek)
  • Ekintzailetza sustatzeko lekua da: ezagutzak, asmoak eta ideiak partekatu eta ideia berriak garatzeko lekua

Open Lab Urola Kosta bailarako hainbat eragile eta pertsonen eskariari erantzunez sortutako ekimena da, askoren arteko ahaleginaren emaitza (pertsonak, eragileak, udalak, Urola Kostako Udal Elkartea). Eskualdeko udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatutako proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin.

Egin zerorrek DIY

Do it yourself filosofian oinarritzen da:

  • egin zerorrek 
  • probatu, ikasi, esperimentatu
  • dakizuna eman eta besteengandik hartu

Norentzat da?

  • Eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) herritar eta enpresa ororentzat da.
  • Ez dago adin mugarik: haurrak, gazteak, helduak, adinekoak…
  • Bakarrik etor zaitezke, edo lagunekin.
  • Ez duzu fabrikazio azkarraren mundu digitalaren arloa ezagutu beharrik, edonorentzat da, adituak direnentzat, zerbait dakitenetzat edo ezer ere ez dakitenentzat.

Baliabideak eta tresnak

Open Lab Urola Kostan hainbat baliabide dituzu fabrikazio azkarraren mundu digitalean barneratu eta probatzeko, esperimentatzeko: laser inprimagailua, 3D inpresorak, sentsoreak...

Ordutegia

Open Lab Urola Kosta zabalik duzu, ordutegi honetan:

Asteartetik ostiralera:

  • Goizez 09:30etik 13:00etara
  • Arratsaldez 17:00etatik 20:30era

Larunbatetan:

  • Goizez: 10:00etatik 13:00etara

Helbidea: Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz

Open Lab Urola Kostan begirale bat izango duzu laguntzeko prest. Bertan dauden tresna, inprimagailu eta baliabideak erabiltzen erakutsiko dizu; fabrikazio azkarraren mundu digitala ezagutzen lagunduko dizu.

Ikastaroak eta tailerrak

 

Dokumentua eskuratu

Izen-emate orria [pdf]

Azaro eta abenduko ikastaroetan izena emateko orria.

Ikastaroak, tailerrak eta workshopak antolatzen ditugu. Adi egitarauari.

Hona hemen 2018ko azaroa eta abenduko ikastaroak: ikastaroak doan dira eta edozeinek egin ditzake, adin mugarik gabe eta aurrez ezagutzarik eduki beharrik gabe.

3D inpresioa

  • Ikasi 3D inprimagailua erabiltzen: 3Dko fitxategiak jaisten ikasi, Simplify3D programako aukerak ikasi, 3D inprimagailua martxan jarri, probatu, aholkua…
  • Azaroak 6
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Dibulgazio maila: oinarrizko ikastaroa da eta, beraz, edozeinek egin dezake.
  • Adin mugarik gabe

3D inpresioa

  • Ikasi 3D inprimagailua erabiltzen: 3Dko fitxategiak jaisten ikasi, Simplify3D programako aukerak ikasi, 3D inprimagailua martxan jarri, probatu, aholkuak eman…
  • Azaroak 27
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Dibulgazio maila: oinarrizko ikastaroa da eta, beraz, edozeinek egin dezake.
  • Adin mugarik gabe

Laser grabatzailea

  • Ikasi laser grabatzailea erabiltzen: Inkscape programa erabiliz laserrerako fitxategia prestatu, laserraren managerra azaldu, laser makina martxan jarri eta probatu…
  • Azaroak 13
  • Ordutegia: 17:30-19:00
  • Dibulgazio maila: oinarrizko ikastaroa da eta, beraz, edozeinek egin dezake.
  • Adin mugarik gabe

Laser grabatzailea

  • Ikasi laser grabatzailea erabiltzen: Inkscape programa erabiliz laserrerako fitxategia prestatu, laserraren managerra azaldu, laser makina martxan jarri eta probatu…
  • Azaroak 20
  • Ordutegia: 17:30-19:00
  • Dibulgazio maila: oinarrizko ikastaroa da eta, beraz, edozeinek egin dezake.
  • Adin mugarik gabe

Scrath programa

  • Ikasi Scrath-ekin programatzen
  • Abenduak 4
  • Ordutegia: 17:30-20:00
  • Ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da
  • Dibulgazio maila: oinarrizko ikastaroa da eta, beraz, edozeinek egin dezake.
  • Adin mugarik gabe

Argibideak

Open Lab Urola Kosta

Web Form

Open Lab Urola Kosta

Argibide gehiago nahi baduzu bete eta bidali formularioa

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA