Prestakuntza eta tailerrak
- EKITEN DIGITALA programa
- Lanbideren programa
- OLATURA-UP egitasmoa
- Kudeaketa ikastaroak
- Covid-19 negozio ereduak
Ekiten digitala programa
Covid-19aren testuinguruan, azkartu egin da negozioen digitalizazio prozesua. Ezinbestekoak bihurtu dira sare sozialetako presentzia, Interneteko bileketetan ondo posizionatuta egotea, irudi/marka digital erakargarri bat transmititzea bezeroari… Estrategikoa da, beraz, teknologia berriek negozioei eskaintzen dizkioten aukerak ezagutu eta horiek aprobetxatzen jakitea.
Horretarako, abian da EKITEN DIGITALA programa; hain zuzen ere, eskualdeko ekintzaileen negozioen digitalizazioa areagotzeko asmoz diseinatutako egitasmoa. Bi lan-lerro nagusi ditu programak; alde batetik, negozioen gaineko digitalizazio-diagnostikoa egingo da; ondoren, neurrira diseinatutako estrategia digitala definitzeko. Bestetik, prestakuntza tailerrak eskainiko dira; urritik abendura bitartean. Bi orduko saioak izango dira eta online eskainiko dira; guztira, 6 tailer.
Beheko irudiari jarraiki, eskuragarri dituzue programaren xehetasun guztiak eta izen-emate galdetegia.
Lanbideren programa
Ekintzailetza bultzatzeko programa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
Urola Kosta Lanbideren entitate homologatua da. Programa honen bitartez 3 hilabetetan zehar enpresa ideia landu edo berau abian jartzeko aholkularitza eta prestakuntza jasoko duzu. Gainera programan era esklusiboan parte hartzeagatik dirulaguntza edukitzeko aukera duzu.
2019ko lanbideren diru-laguntzak ekaintzaileentzat
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Epeak eta eskabideak
Eskabideak egiteko epea honakoa da: urtarrilaren 24tik otsailaren 13ra (eguerdiko 12:00ak arte). Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztu behar dira.
Baldintzak
- Eskualdean erroldatua egotea
- Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea
- Langabezian inskribatuta egotea
- Aurreko urtetan gai bererako diru-laguntzarik ez jaso izana
- Esklusiboki (edo %30eko lanaldi baina gutxiagoa izatea) prozesuan egotea
Oinarriak eta irizpideak
Hemen dituzu eskura diru-laguntza deialdiaren oinarriak, balorazio-irizpideak, aurkeztu behar diren dokumentuak eta gainerako xehetasunak:
OLATURA-UP egitasmoa
OLATURA-UP egitasmoa. Eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da
1. Sortu edota hobetu zure negozioaren Google My Business fitxa
- Sortu: Hutsetik Google My Business fitxa sortzeko bideotutoriala.
Ekainaren 8tik aurrera eskuragarri. SAKATU HEMEN
- Hobetu: Google My Business fitxa hobetzeko webinar saioa.
Saio praktikoak, negozio-fitxen gaineko hobekuntzak egiteko. Zuzeneko saioak izango dira:
- Ekainaren 18an:
- Euskaraz, 11:00etan
- Gaztelaniaz, 13:30ean.
Komenigarria da Google My Business fitxa aurrez sortuta izatea.
- Izena emateko; SAKATU HEMEN
2. Banakako aholkularitza
Edozein zalantza izanez gero, eskuragarri e-posta: ekitenurolakosta@gmail.com
3. Eskualdeko eskaintzaren erakusleihoa
Gertuko eta bertako kontsumo lokala bultzatzeko, partehartzaile guztiekin eskualde mailako negozioen mapa osatuko da. Herritar guztien eskura jarriko da, eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikien argazki digitala: eskualdeko eskaintzaren erakusleihoa, alegia.
Mapan sartzeko; SAKATU HEMEN
Kudeaketa ikastaroak
Ikastaro hauetan enpresa abian jartzeko hartu beharreko erabakiei buruzko gaiak lantzen dira, hala nola:
- forma juridikoak
- marketinga
- fiskalitatea
- sare sozialak
- ekonomia eta finantza arloak
.
Covid-19 negozio ereduak
Covid-19ak aldaketa esanguratsuak ekarri ditu bizitzako ia alor guztietan; baita negozioei dagokionez ere. Jarduera berriak sortu edota negozioak mantentzeko, ezinbestekoa da, beraz, negozio ereduei buruzko hausnarketa sakon bat egin eta erronka berriei erantzuteko egokitzapenak egitea. Horretan lagundu nahi die, hain zuzen ere, eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikientzako diseinatutako egitasmoak
Programaren helburua da, egungo egoerara behar bezala egokitzeko eta batez ere lehiakor izaten jarraitzeko, eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikiei beren negozioaren gaineko hausnarketa egiten laguntzeko baliabide nahiz estrategiak eskaintzea.
Beheko irudiari jarraiki, eskuragarri dituzue programaren xehetasun guztiak eta izen-emate galdetegia.