Aurrera doaz hondakinak biltzeko zerbitzu berria martxan jartzeko lanak

26·01·2018
Otsailaren 1ean jarriko da martxan hondakinak biltzeko zerbitzu berria eta Udal Elkartea hainbat lan egiten ari da.
Edukiontziak aldatzen eta banatzen
Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian kaleko edukiontziak aldatzen ari gara. Horrekin batera, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduei puntuz puntuko bilketarako edukiontziak banatzen ari gara.
Txartelak
Organikoa eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartelak postaz bidaltzen ari gara etxebizitza guztietara. Orio, Aia eta Getarian hasi dira iristen. Zarautz eta Zumaiako etxebizitzetara, berriz, datorren astean iritsiko dira.
Hondakin handien bilketa
Urtarrilaren 22an jarri da martxan etxeko hondakin handiak biltzeko zerbitzua (etxeko traste eta tresna handiak). Herri bakoitzean astean behin jasoko dira. Ikus hemen hondakin handiak noiz eta non atera behar diren.
Arreta eta Informazio bulegoak
Zabalik daude Arreta eta Informazio Bulegoak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian, zalantzak argitzeko, txartelen gorabeherak konpontzeko.
Hondakinak ondo sailkatzeko laguntza
Hondakinak ondo sailkatzen laguntzeko esku-orria banatu dugu bost herrietako postontzi guztietan. Horrekin batera, webgunean hondakinen hiztegia jarri dugu eskura.