Noticias
Atrás

Ostegunera arte luzatu da izen-emate epea

Azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo da ikastaroa; Orioko Salatxo Aretoan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara

02·11·2021


Txakur Gorria Kolektiboaren eskutik, “lau eskutara” izeneko ikastaldia eskainiko da datozen lau larunbatetan. Alegia, azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango dira aurrez aurreko saioak; Orioko Salatxo Aretoan, goizez, 10:00etatik 13:00etara. Euskaraz sortzeko eta idazteko interesa duten herritar guztiei bideratutako ekimena da; 12 orduko ikastaroa, 3na orduko 4 saiotan banatuta.

Ideia huts batetik abiatuta, proiektu bat gauzatzera arteko prozesua modu kolektiboan elkarrekin egiten duten lau emakumek osatzen dute Txakur Gorria. Eta jarduteko modu hori ardatz hartuta landuko da ikastaldia. Sormena lantzeko, lau heldulekutik abiatuta garatuko da ikastaroa; alegia, hitzei, irudiei, gauza txikiei eta kolektibotasunari tiraka arituko dira parte hartzaileak.

Urola Kostako udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek elkarlanean antolatutako ekimena da.

Eman izena!

Honako telefono eta helbide hauetara jo dezakezue argibideak jasotzeko eta izena emateko:

Urola Kostako Udal Elkartea, Euskara eta Komunikazio Zerbitzua

  • Tel. 943890808
  • jorella@urolakosta.eus
  • harrera@urolakosta.eus