Noticias
Atrás

Euskaltzaleen Topaguneak 3 pertsona kontratatuko ditu Urola Kosta eskualdean Euskaraldia dinamizatzeko

Martxan daude dinamizatzaileak aukeratzeko lehiaketak. Otsailaren 14a izango da izena emateko azken eguna

24·01·2022


Euskaraldiaren 3.edizioaren harira, lankidetza hitzarmena sinatu du Urola Kostako Udal Elkarteak Euskaltzaleen Topagunearekin. Hitzarmenaren muina da euskararen normalizazio bidean urrats bat gehiago ematea. Besteak beste, hitzarmenaren baitan, Urola Kosta eskualdean proiektua dinamizatzeko 3 langile kontratatuko ditu Topaguneak: bat Zarautzerako; bestea Zumaia eta Getariarako, eta azkena Aian eta Orion aritzeko.

Martxan daude hiru dinamizatzaileak aukeratzeko lehiaketak. Otsailaren 14a izango da izena emateko azken eguna. 10 hilabetekoak izango dira kontratuak, egun erdikoak: 2022ko martxoaren 1ean hasi eta 2022ko abenduaren 31ra arte.

Langileen eginkizunak eta lanpostuen baldintzak

Kontratatuko diren hiru dinamizatzaileen eginkizun nagusia tokian tokiko Euskaraldia dinamizatzea izango da. Besteak beste, zeregin hauek bete beharko dituzte:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/ belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Bestalde, hautagaiek bete beharreko baldintzak hauek dira:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Deialdi bakoitzari dagokion herria(k) eta eskualdea ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena eta autoa.

Argibideak eta izen-ematea

Lan-deialdietarako izen-ematea Lansarean webgunearen bidez egingo da:

Edozein kasutan, deialdiei buruzko argibideak jasotzeko edota curriculumak bidaltzeko ondorengo helbide elektronikoa ere eskuragarri dago: mikel@topagunea.eus