Publicador de contenidos
Atrás

Ekainaren 10ean, Orioko Arraunetxen eskainiko du Asier Arroitak “TXIRIBUELTA: Bidaia frustratu baten abentura ederra” emanaldia

Udan ere osatuko dira euskaraz praktikatzeko Mintzataldeak

07·06·2021


Ikasturte amaierako ekitaldia

Iritsi da ikasturte amaiera eta, ohi bezala, ekitaldi bat egingo da urritik ekainera Mintzalagun programan parte hartu dutenekin. Nahiz eta egoerak asko lagundu ez, guztira, 17 taldetan elkartuta, 65 pertsona inguru ibili dira mintzalagun programan ikasturtean zehar Orion, Zarautzen eta Zumaian.

Ikasturte amaierako ekitaldia Orion egingo da; ekainaren 10ean, 18:30ean, Arraunetxen. Aurtengoan, “TXIRIBUELTA: Bidaia frustratu baten abentura ederra” emanaldia eskainiko du Asier Arroita informatikari eta argazkilari bizkaitarrak.

2019ko irailean hasi eta 7 hilabetez Asiako 10 herrialdeetan barrena bizikletaz egindako bidaia kontatuko du Arroitak. Bidaian ikusi eta ikasitakoa partekatuko du Arroitak; zeharkaldian bizi izandako pasadizoak eta abenturak kontatzeaz gain, Asiako paisaien eta herritarren erretratuak erakutsiko ditu. 

Udan ere, euskaraz seguru

Ikasturtea amaituta, udan ere osatuko dira euskaraz praktikatzeko Mintzataldeak. Euskaraz praktikatzeko talde txikiak sortuko dira eta parte hartzea dohainik izango da. Jakina, saio guztietan prebentzio eta segurtasun neurri guztiak bermatuko dira. Izena emateko epea ekainaren 11n amaituko da.

Argibideak jaso edo izena emateko, jarri harremanetan:

  • Telefonoz: 625 485 215
  • Emailez: urolakosta@aek.eus
  • www.mintzalagun.blogspot.com