Visor de contenido web

Eskolako Agenda 2030

 

Garapen Jasangarriari buruzko 2015eko Munduko Goi Bileran onartu zen Eskolako Agenda 2030. Agenda horrek egoera global bat aurkezten du, maila guztietan (administrazioak, gizarte eta ekonomia eragileak) aplikatzeko modukoa. Nazio Batuen Erakundeak adierazi du lurralde bakoitzak bere inguruabarrak kontuan hartuta egin behar duela bide hori.

Hau da Eskolako Agenda horren xedea: hezkuntza komunitateetan jasangarritasunaren kultura sartzea, bereziki ikasleengan, eta tokian-tokian nahiz maila globalean arazo ekologiko eta sozialen konponbideetan esku hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta konpromisoak garatzea, bai eta ekintza eraldatzaileak egitea ere, banakakoak zein kolektiboak, ikastetxean eta udalerrian, orain eta etorkizunean.

HELBURUAK

  • Jasangarritasunean oinarritutako ekintza eraldatzaileak garatzea.
  • Ikastetxeko arazo ekosozialen konplexutasuna identifikatzea eta aztertzea.
  • Kulturaren, politikaren eta ekintzen arteko estrategia koherenteak garatzea. Udal politiketan eragitea.
  • Ikasleak ahalduntzea.
  • Eskolen artean sarean lan egitea eta erakundeen eta eskolen artean lankidetzan aritzea. Aldaketarako sinergiak sortzea.
  • Ikasleen gaitasunen garapena sustatzea.

 

ZER ARI DA LANTZEN UROLA KOSTAN?

ENERGIA IRISGARRIA ETA EZ KUTSAGARRIA. Guztiontzat energia irisgarria eta ez kutsagarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea da 7. Garapen Jasangarriaren Helburua (GJH).

Zer bermatu behar dugu horretarako, ordea?

Energia denon eskura egotea, energia berriztagarrien proportzioa handitzea, energia efizientzia, ikerketa, energia azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, energia zerbitzu modernoak eta jasangarriak.

 

 

 

IKASTETXE PARTE HARTZAILEAK

HERRIA

IKASTETXEA

ZARAUTZ

 

Antoniano Ikastetxea

Lizardi BHI

Orokieta HLHI

La Salle Ikastetxea

Oteitza Lizeo politeknikoa

Salbatore Mitxelena Ikastola

Monte Albertia Lanbide Heziketa

ZESTOA

 

Arroa HLHI

Aizarna HLHI

ZUMAIA

 

Zumaiena Ikastetxea

Zumaia BHI

GETARIA

 

Iturzaeta Herri Eskola