Noticias

Curso formativo: Adapta tu empresa y tu web a la legislación de protección de datos y de comercio electrónico

Ikastaroa Zarautzen izango da, Udal Elkartearen egoitzan. Bi saio izango ditu, urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an.

11·01·2017


Ikastaroa antolatu dute Spri (Euskadi Innova) eta Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzat.

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko zein printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLOk enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Horrekin batera, ikasiko dute IGMEZLren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainetan.

  • DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalen babesari buruzkoa.
  • IGMEZL: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa.

Ikastaroa: 2 saio

Ikastaroak 2 saio izango ditu. Lehendabizikoan enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko zein printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLOk enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Bigarrenean azalduko dugu enpresa txiki eta autonomoek IGMEZLren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainak abian jartzean. Datuen babesaren arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, cooky politikak edo ahanztura eskubidea.

Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi saioetara joatea.

Datak, lekua, ordutegia, iraupena

  • Lehen saioa: 2017/01/26
  • Bigarren saioa: 2017/02/02
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • Ordutegia: 13:30-15:30
  • Iraupena: 2 ordu

Helburuak

  • Jakitea nola eragiten diguten lege horiek eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
  • Legeak eskatzen dizkigun alderdi praktikoak ezagutzea: nola idatzi klausula informatiboak, nola jakinarazi gure enpresaren fitxategiak DBEAri edo nola erantzun edozein interesatuk DEZEA eskubideak erabili nahi baditu.

Edukia

  • Nola eragiten dieten lege horiek enpresei eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
  • DBLOren klausula informatiboaren idazkera. Beste klausula batzuk: datuen lagapena, tratamendu enkargua.
  • Fitxategien jakinarazpena eta erregistroa.
  • Nola erantzun bere DEZEA eskubideak (datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak) baliatu nahi dituen pertsonari.
  • Nola jakinarazi gure fitxategiak DBEAri eta nola erregistratu.

Norentzat

Datuak babesteko eta merkataritza elektronikoari buruzko oinarrizko prestakuntza eta ezagupenak jaso nahi dituzten eskualdeko edozein sektoretako enpresa txikientzat eta profesional autonomoentzat.

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808, enpresa@urolakosta.eus

Ikastaroan izena emateko bete eta bidali eskabide hau.
 

Ikastaroaren antolatzailea

Ikastaroa antolatu eta eskainiko dute elkarlanean Spri eta Urola Kostako Udal Elkarteak.