50+Urolakosta
50+Urolakosta: produktu eta zerbitzu berriak 50 urtetik gorako pertsonentzat
50+Urolakosta: lankidetza 50 urtetik gorako pertsonentzako produktu eta zerbitzuak garatzeko
Gaurko eta etorkizuneko eszenario demografikoen azterketak garbi erakusten du Urola Kostan 50 urtetik goragoko biztanleria areagotzen ari dela eta gero eta pisu handiagoa izango duela. Horrek behar eta premia berriak dakartza, aukera berriekin batera.
Hazkunde horri erantzuteko, ezinbestekoa da 50 urtetik gorako pertsonen gaur eta biharko produktu eta zerbitzuen behar eta premiei aurrea hartzea. Xede horrekin jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak "50+Urolakosta" ekimena.
"50+Urolakosta" egitasmoa
50+Urolakosta ekimenak silver aktiboarekin lotura duten enpresa eta eragileen arteko lankidetza sustatu nahi du, hau da, 50 urtetik gorako pertsonentzako produktu edota zerbitzuen arloan lan egiten duten bailarako enpresa eta eragileen lankidetza: industria sortzaile eta kulturalak, enpresa teknologikoak, gizarte enpresak, organizazio pribatuak, administrazio publikoa…
Gure xedea da silver ekonomiaren arloan mundu zabalean lantzen ari diren produktu eta zerbitzuak ezagutu eta aztertzea eta, lankidetzan, bailarako enpresei bideak zabaltzea, proiektu berriak lantzeko.
Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programaren» baitan.
50+ekonomia
Erakundeek, enpresek eta pertsonek ez diogu behar adineko arreta jartzen etorkizuneko gizarte gero eta zaharragoari, baina etorkizuneko fenomenoa da eta, gainera, berrikuntzarako esparru zabala eskaintzen duena.
Silver Ekonomia (edo 50+ekonomia) horrela definitzen da: aukera multzo bat, 50 urtetik goragoko pertsonen merkatuaren behar zehatzekin erlazionatuta dagoena. Azken batean, kontsumo sektore garrantzitsua da: produktuak, zerbitzuak (asistentzia, osasuna, garraio egokitua) eta behar berrietara egokitutako esparru berriak (aisialdia, bolondres lanak, ezagutzaren transferentzia).
Estatuko politikek berrikuntza faktore garrantzitsua dela diote: adinean aurrera doazen pertsonak mobilizazio ekonomikorako potentziala areagotzen ari dira eta, horrek, aukera handiak ekartzen ditu kontsumo handiko sektoreetarako eta lan merkaturako (turismo seniorra, bizitza autonomorako eraikin egokituak, epe luzerako zaintzak, talentu seniorra, ikerketa kolaboratzailea...).
Gaur egun garbi dugu 50 urtetik gorako pertsonen kolektiboa nabarmen hazi dela eta areago haziko dela baina, hala ere, pertsona horiei zuzendutako produktu eta zerbitzuetan atzerapen handia ageri da. Orain arte gero eta gizarte zaharragoa izatea arazo gisa ikusi dugu, eta ez, berriz, aukera moduan.
Urola Kostako eskualdean adineko pertsonen kopurua areagotzen ari da, bai bertako biztanleriaren bizitza-itxaropena luzatzearen ondorioz, bai asko direlako eskualdean bigarren etxea dutenak eta erretiroan daudenean, bertara bizitzera etortzen direnak. Hortaz, garrantzitsua da horientzat guztientzat aktibazio ekonomikoa ekarriko duten zerbitzu eta produktuak garatzea.
Urola Kostan
2015ean, Urola Kostako sektore estrategikoen barne eta kanpo azterketa egin genuen eta ondorioztatu zen, aurreikuspenen arabera Europako biztanleriaren batez besteko adina apurka-apurka gora doanez, 2030an biztanleriaren %34k 55 urte baino gehiago izango dituela (gaur egun % 28).
Datu horiek kontuan hartuta gero eta arreta handiagoa eskaintzen zaio hirugarren adinekoen segmentuari, aukera berriak dakartzalako, produktu eta zerbitzu aukerak areagotuz. Beste segmentuekin alderatuz, gero eta pisu handiagoa izango du, bai Euskadin eta baita gure eskualdean ere.
Zergatik landu gai hau?
Europan hainbat ekimen ari dira garatzen han-hemen, helburu berarekin: zahartze optimoa sustatzea, herritarrak luzaroan eta ondo bizi daitezen. Ekimen horietan askotariko eragileek hartzen dute parte eta bakoitzak bere arlo edo esparruko ezagutza eta esperientzia eskaintzen du. Guri dagokigunez, honako erronka estrategikoa dugu gure lurraldean: zahartze aktibo egokirako irtenbide integral aurreratuak eta praktikoak garatzeko sarea sortzea.
Horretarako, gure eskualdea esperientzia pilotu bat egiteko eremu egokia delakoan gaude: aldaketa demografikoa esanguratsua da eta “senior” biztanleen (50 urtetik gorako biztanleak) kopurua igotzen ari da. Esperientzia pilotu horrek irtenbide integral aurreratuak eta praktikoak garatuko ditu berrikuntza sozialaren bidez, Gipuzkoara ez ezik Europara ere estrapolatu daitezkeenak, Europa 2020ko estrategiarekin eta Euskadiko RIS3 (zahartzea eta osasuna) estrategiarekin bat eginez.
Alabaina, eragileak artikulatu eta berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren bidez irtenbide integralak erraztu eta sustatuko dituen lankidetza sarerik ez dago. Hori da, hain juxtu ere, 50+Urolakosta proiektuaren/sarearen helburuetako bat, zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzen lan egiten duten eragileen (hau da, Silver ekonomiako eragileen) harremanak artikulatuko dituen sarea izatea.
Proiektuak marko batean bateratu nahi ditu beste lurralde batzuetan garatu edo probatu dituzten proposamenak eta horien eraldaketa digitaletik sortzen diren proposamen berriak. Senior biztanleriari erreparatuko dion berrikuntza sozialeko sare honek, tresna berriak eta mekanismo berritzaileak garatuko ditu, zahartze optimoa sustatzen duten IKTen bidez.
Demografiaren bilakaera
Demografiaren bilakaera azpimarragarria da, inoiz ezagutu gabea. Jaioberrien bizi esperantza 20 urte handitu da 1950az geroztik. Datu hori batetik zor zaio haurren heriotza tasa jaitsi izanari, baina, bereziki bizi esperantza luzatzeari. Europan demografia aldaketa aurrekaririk gabekoa da. 60 urte dituzten gizonezkoek beste 17 urteko bizi itxaropena dute eta emakumeek beste 22 urtekoa. Hori guztia kontuan hartuta, datozen hamarraldietan aldaketa zinez handiak izango direla inor gutxik ukatzen du.
60 urtetik gorako pertsonen multzoaren hazkundea esanguratsua da. Aurreikuspenen arabera, 2050. urtean munduko biztanleen %22k (2 mila milioi pertsona) 60 urte baino gehiago izango ditu. Horri gehituz gero bizitza esperantza gora doala, nabaria da senior biztanleen hazkundea. Esate baterako, Europar Batasuneko herrialdeetan, 2010 eta 2030 urte artean, %57,1eko hazkundea aurreikusten da (Europar Batzordea, 2005) (Ehlers, Naegele, & Reichert, 2011). Adineko pertsonen multzoa handitzearekin batera, lan egiteko adinean dauden pertsonen multzoak behera egingo du. Aurreikusten da 2050. urterako biztanleria aktiboa (15-64 urte bitarteko pertsonen multzoa) goitik behera nabarmen jaitsiko dela.
Biztanleriaren zahartzea erronka handia da, baina baita aukera ere. Izan ere, adineko pertsonak hainbat produktu eta zerbitzu eskatuko dituzte, badaudenak edo eraldatu eta sortuko direnak, eta, ondorioz, enplegu aukera berriak sortuko dira, eta tokian tokiko industria eta ekonomia sustatuko dute. Zahartzeak, hortaz, sarri esanahi ezkorrak eman arren, aukera eta abantaila argiak dakarzkigu, esate baterako potentzialtasun ekonomikoa.
Uste ohi denaren aurka, seniorren merkatuko pertsona gehienak osasuntsu daude eta autonomoak dira. Lurralde askorentzat zailena da demografia aldaketei era proaktiboan ekiteko moduan asmatzea, gertatzen ari diren aldaketen testuinguruan (aldaketa asko, esanguratsu eta azkarrak gertatzen ari dira gizartean, kulturan, ingurumenean, ekonomian, teknologian…).
Webgunea: www.50urolakosta.eus
50+urolakosta ekimenaren inguruko informazioa eta lanketa www.50urolakosta.eus webgunean duzu eskura.
Topaketak
50 urtetik gorako pertsonen behar eta premiak askotarikoak izanik, hiru topaketa egingo ditugu, 50+ekonomiaren arloko (50 urtetik gorako pertsonentzako produktu eta zerbitzuen sektorearen arloko), 3 gai nagusi hauek lantzeko:
- Ongizatea eta osasuna: 2018/04/23
- Turismoa eta aisialdia: "Elder" eta teknologia berrien aplikazioak 2018/05/04
- Diseinu unibertsalaren kontzeptua, produktuei aplikatua 2018/05/07
Topaketa hauetan parte har dezakete 50 urtetik gorako pertsonentzako produktu edota zerbitzuen arloan lan egiten duten bailarako enpresa eta eragileek.
Lehen topaketa: Ongizatea eta osasuna
- Data: Apirilak 23, 9:30-11:30
- Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
- Gaia: "Ongizatea eta osasuna" gaiaren ingurukoa izango da, eta esparru horretan teknologiak izan duen bilakaera eta joera berriak aurkeztuko ditugu. Batez ere, "Ongizatea eta osasunean" honako lau esparruen hausnarketa egingo dugu:
- Arreta soziala eta sanitarioa
- Bizitza etxean era autonomoan
- Jarduera fisiko eta mentala
- Zahartze aktiboa eta osasuntsua (kirola, ongizatea, elikadura, turismo osasuntsua...)
Topaketa honen helburuak hauek dira:
- Mundu mailan osasun eta ongizatean, teknologia aurreratuetan dauden esperientziak azaltzea.
- Osasun eta ongizatearen inguruan eskualdean dauden beste eragileekin elkar harremanak egitea.
- Diziplina anitzeko eragileekin sarea sortzea.
- Eskualdeko erakundeek izan dezaketen hazkuntza ekonomikoa aztertzea.
- 50+Urolakosta plataformaren onurak ezagutzea.
Informazioa eta izen-ematea
Topagunean parte hartzeko aurrez izena eman behar da, telefonoz, emailez edo webgunearen bidez. Izena emateko epe-muga apirilaren 20a.
Argibideak nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan:
Urola Kostako Udal Elkartea
- Garapen Agentzia (Olaia Sainz, Idoia Etxarri)
- Tel. 943890808
- harrera@urolakosta.eus
Argibideak
Urola Kostako Udal Elkartea
- Garapen Agentzia (Olaia Sainz, Idoia Etxarri)
- Tel. 943890808
- harrera@urolakosta.eus.
Menú de navegación
- Servicios a empresas
- Servicio de información
- Asesoramiento
- Colaboración entre empresas
- Intermediación laboral
-
Programas
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mesa estratégica
- Urola Kosta creativa
- Programa Bateratzen
- Micropreven
- Mejora la prevención
- Hazilan empresas
- Hazinnova
- Plan de movilidad
- Enpresa euskaraz handitzen
- PYME Digital
- Viernes tecnológicos
- Ciberseguridad
- Gestión de la diversidad
- Movilidad electrica en urola kosta
- Denontzako industriaguneak
- Sucesión y transmisión de empresas
- Punto de Información del Ámbito Energético