45 + Indartzen

45 + Indartzen

Zer da?

Egitasmoaren helburua da 45 urtetik gorako pertsonei eta, horien artean batez ere lan mundura txertatzeko zailtasunak dituztenei, programa-saioen bidez aldaketarako indartzea, hobekuntzarako bidea irekitzea eta bakoitzarekiko eta munduarekiko begirada aldatzea lan ibilbidera indarrez ekiteko.

Helburuak:

  • Aldaketarako irekitzea
  • Aldaketarako konpromisoak zehaztea
  • Bakoitzaren benetako esentziarekin konektatzea
  • Norberaren baliabideak identifikatzea
  • Bakoitzarekiko eta munduarekiko begirada aldatzea
  • Bakoitzak bizkar gainean dituen zamak eta oztopoak identifikatzea eta horiek kudeatzea
  • Esplorazio esparru berrietara irekitzea
  • Bakoitzaren ikuspegi berria lantzea eta praktikara eramaten laguntzea
  • Aurrerapausoak baloratzen ikastea
  • Bizitzako baliabide berriak aurkitzea
  • Bakoitzaren lan helburua argitzea
  • Lan mundura bideratzeko erreminta nahikoak eskuratzea
  • Hobekuntza profesionalerako ekintza plana irudikatzea

Aurreko edizioak

Aurreko edizioetan zehar, guztira, 52 pertsonek parte hartu dute.

 

TESTIGANTZAK

5. Edizioa

40 orduko prestakuntza prozesua izango da; 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo du. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek 3 bakarkako saio jasoko dituzte.

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko: