Eduki publikatzailea
Atzealdea “Digitalizazioa nahitaez eman beharreko urratsa” dela aldarrikatu dute eskualdeko enpresek ETE digitala topaketan
2024·07·05
‘ETE Digitala’ ekimenaren baitan enpresen topaketa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak eta harrera ezin hobea izan du. Jardunaldiak, eskualdeko enpresa txiki zein ertainei zuzenduta, helburu izan zuen hauei digitalizazio prozesuan laguntzea. Ion Arozena, Udal Elkarteko lehendakariaz gain, eta alderdi zein erakunde ezberdinetako ordezkariek ere bertan izan ziren.
Digitalizazioa, nahitaez eman beharreko urratsa
Atzoko jardunaldian parte hartu zuten enpresetako ordezkari guztiak bat etorri dira eta nabarmendu dute digitalizazioa ezinbesteko urratsa dela enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko”.
Izan ere, gaur egun alor digitalak gero eta pisu handiagoa du enpresa munduan eta hori aintzat hartuta garatzen du Urola Kostako Udal Elkarteak ‘ETE digitala Urola Kostan’ egitasmoa, eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntzeko, digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman eta data-estrategiak garatu ditzaten.
Hala, atzoko jardunaldian, Ion Arozena Udal Elkarteko lehendakariak ongietorria eman ostean, eraldaketa digitala ikuspegi humanista batetik aztertu eta ETE Digitala Urola Kostan programaren barruan, Jardunbide Oneko Gida aurkeztu da. Ondoren, mahai-ingurua egin eta ‘ETE Digitala’ programaren inguruko informazio praktikoa eskaini zitzaien parte-hartzaileei.
‘ETE Digitala’ ekimenaren bitartez, bi lan esparru hauetan lagundu die Udal Elkarteak digitalizazio prozesua osatzen eskualdeko enpresei:
- 4.0 PRODUKTU ETA TEKNOLOGIAREN TXERTAKETARAKO AHOLKULARITZAN
- Gesalaga (Zarautz),
- Giez-Berri (Getaria)
- Korta (Zumaia)
- ERALDAKETA DIGITALA, IKUSPEGI HUMANISTATIK:
- Ferreteria Galdona (Zumaia)
- Ederto Harakin Taldea (Zumaia)
- Otzarreta Comunicación (Zarautz)
- Pavitec 2000 (Aia-Orio)
Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoa digitala. ETE digitala" programaren baitan finantzatuta dago.
Informazio gehiago
Enpresa zerbitzua
943 890808
enpresa@urolakosta.eus
www.urolakosta.eus