“ETE Digitala Urola Kostan” laguntza ekimenaren berri emateko online informazio saioa
“ETE digitala Urola Kostan” egitasmoaren bitartez, eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntza eskaini nahi zaie, digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman ditzaten eta enpresaren baitako data-estrategiak garatu ditzaten, gobernantza sistema egokiak ezartzeko eta, funtsean, baita lan lerro estrategikoak identifikatzeko ere.
Online informazio saioa, abenduaren 22an
Ekimenaren berri eman eta eskualdeko enpresei egitasmoaren inguruko xehetasunak azaltzeko informazio saioa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak datorren abenduaren 22an goizeko 09:30etan, on line. Ondorengoa da jardunaldiko egitaraua:
- Ongietorria parte hartzaileei
- Gipuzkoa Foru Aldundiaren Gipuzkoa Digitala dirulaguntza programaren aurkezpena: Datekin+ Produktu 4.0
- ETE Digitala Urola Kostan proiektuaren aurkezpena:Testuingurua+ Helburuak eta faseak+ Kasu praktikoak
- Galderak
Argibideak eta izena emateko
Informazio saioan edota egitasmoan izena emateko enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar da, ondorengo datuak emanaz:
- Enpresaren izena
- IZK
- Harremanetarako pertsonaren izen abizenak
- Telefonoa
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak (Aintzane Ruesgas)
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus