Berriak
Atzealdea

"Industria-enpresen eta erakundeen eraldaketa digitala adimen artifizialeko soluzioen bidez” izeneko informazio-jardunaldia egingo da irailaren 28an

Irailaren 28an izango da jardunaldia; 9:00etatik 10:30etara, online.

2021·09·22


Urola Kostako Udal Elkarteak, Oteitza Lizeo Politeknikoarekin eta GAIA Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartearekin elkarlanean, jardunaldia antolatu du. "Industria-enpresen eta erakundeen eraldaketa digitala adimen artifizialeko soluzioen bidez" goiburu hartuta, helburua da industria-enpresei eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea.

Adimen artifizialak industria sektoreko enpresetan zein aukerak eskaintzen dituen identifikatzeko, eskualdeko enpresen topagunea izan nahi du jardunaldiak. Horretarako, lan saioan zenbait arrakasta kasu aztertuko dira; ondoren, ezagutza eta merkatuan aplikatutako teknologiak transferitzeko eta negozio-behar eta aukerak identifikatzeko.

Irailaren 28an izango da jardunaldia; 9:00etatik 10:30etara, online.

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Jardunaldian parte hartzeko, aurrez mezua bidali beharko da harrera@urolakosta.eus   helbidera; ondoren, saiora sartzeko esteka eta informazio gehigarria jaso ahal izateko.

GIZATECH ekimenaren baitan antolatu da jardunaldia. GIZATECH proiektuaren helburua da Urola Kosta eskualdean adimen artifizialeko ekosistema bat sortzea eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du.

Urola Kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia

Enplegu Zerbitzua (Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus