Apirilaren 16an hasiko da “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” langabeentzako ikastaroa
2019·04·04
Hastear da ikastaroa eta azken plaza gutxi batzuk libre daudenez, izen-emate epea azken egunetara arte luzatu da. Izan ere, ikastaroa egiten duten langabeek laneratzeko aukera handiak izango dituzte, sektoreko lan-eskaintzei erantzun ahal izateko, halako ziurtagiridun langileak falta dira eta.
Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” 2.mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. 5 hilabeteko prestakuntza jasoko dute harakintza industrian murgildu nahi duten langabeek. Ikastaroa erabat doan izango da.
Guztira, 430 orduko prestakuntza-ziurtagiria eskainiko da. Ikastaroa gazteleraz eskainiko da eta doan izango da. Eskolak URKAIKO baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian izango dira, apirilaren 16an hasita, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
Ikastaroan parte hartzen dutenek hainbat gaitasun eta konpetentzia landuko dituzte. Alde batetik, haragia balioesteko eta zatitzeko, eta haragi-produktuak eta haragi-prestakinak prestatzeko eta elaboratzeko eragiketak egiten ikasiko dute. Bestetik, indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa betetzeko eman beharreko urratsak ezagutuko dituzte. Azkenik, enpresa txiki batean haragi-produktuak merkaturatzeko gaitasunak barneratuko dituzte.
Argibideak eta izen-ematea
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zerbitzuak (Olaia Sainz)
- Tel. 943890808
- osainz@urolakosta.eus
HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren ekimenez, Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri enpresekin elkarlanean antolatu da ikastaroa.