Agenda

Atzealdea "Kudeaketa ekonomikoa zure esku" prestakuntza

Merkatariei kudeaketa ekonomikoan laguntzeko ikastaroa
07 MAI

“Kudeaketa ekonomikoa zure esku” izeneko ikastaroa. Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin batera antolatutako saio hauen helburua da tokiko merkatariei kudeaketa ekonomikoa ulertzeko tresnak eskaintzea, beren negozioaren egoera hobeto ezagutu, ekintza-plan eraginkorrak diseinatu eta etorkizunerako erabaki estrategikoak hartzeko.

Ikastaroak 10 orduko iraupena izango du eta apirilaren 28an eta 30ean, eta maiatzaren 5ean, 7an eta 12an egingo da, 14:00etatik 16:00etara, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta Bidea 6, Zarautz). Saioak aurrez aurrekoak izango dira eta %100 diruz lagunduak.

Prestakuntza Veronica Hijarrubia enpresa-estrategia eta plangintzako trebatzaileak emango du. Ikastaroan zehar parte-hartzaileek hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:

  • Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak: inbertsioa eta amortizazioa, finantzaketa eta maileguak, gastuak eta diru-sarrerak, gastu finkoak eta aldakorrak.
  • Kontabilitateko tresnak: ustiapen-balantzea, egoera-balantzea eta diruzaintzaren kudeaketa.
  • Ekonomia eta finantza kudeaketaren oinarrizko funtzioak, kalkulu-orrien bidezko praktika aplikatuekin.
  • ​​​​​​​Merkataritza-enpresen beharretara egokitutako kudeaketa-koadroak diseinatu eta erabiltzea.