Berriak
Atzealdea

“Lau eskutara” literatura ikastaroa, Txakur Gorri Kolektiboaren eskutik

Azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo da ikastaroa; Orioko Salatxo Aretoan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.

2021·10·19


Urola Kostako udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek elkarlanean antolatuta, sormen-literatura tailerra eskainiko da azaroan. Euskaraz sortzeko eta idazteko interesa duten herritar guztiei bideratutako ekimena da. 12 orduko ikastaroa izango da; 3na orduko 4 saiotan banatuta.

Txakur Gorria Kolektiboaren eskutik, “lau eskutara” izeneko ikastaldia lau larunbatetan eskainiko da. Azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango dira aurrez aurreko saioak; Orioko Salatxo Aretoan, goizez, 10:00etatik 13:00etara.

Ideia huts batetik abiatuta, proiektu bat gauzatzera arteko prozesua modu kolektiboan elkarrekin egiten duten lau emakumek osatzen dute Txakur Gorria. Eta jarduteko modu hori ardatz hartuta landuko da ikastaldia. Sormena lantzeko, lau heldulekutik abiatuta garatuko da ikastaroa; alegia, hitzei, irudiei, gauza txikiei eta kolektibotasunari tiraka arituko dira parte hartzaileak.

Eman izena!

Zabalik da ikastaroan parte hartzeko izen-ematea, urriaren 29ra arte. Plaza kopurua mugatua izango da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Honako telefono eta helbide hauetara jo dezakezue argibideak jasotzeko eta izena emateko:

Urola Kostako Udal Elkartea, Euskara eta Komunikazio Zerbitzua

  • Tel. 943890808
  • jorella@urolakosta.eus
  • harrera@urolakosta.eus