Eduki publikatzailea

Atzealdea "Zuk konpondu, zuk berrerabili" kanpainaren baitako tailerrak eta azokak aurkeztu dituzte

Arropak eta tresna elektrikoak konpontzen ikasteko tailerrak egingo dituzte Urola Kostako herrietan; eta bigarren eskuko jantzien eta osagarrien merkatuak osatuko du ekimena. Lehenengoa gaur izango da Zarautzen, Udaletxe plazan.

2025·09·19


Irailaren 19an hasi eta urriaren 17ra bitarte, Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak lagunduta, eta Emaus Gizarte Fundazioaren parte-hartzearekin,  “Zuk konpondu, zuk berrerabili” sentsibilizazio kanpaina kaleratuko du, herritarren kontsumo ohiturak eredu iraunkorrago eta kontzienteago baterantz gidatzeko helburuarekin, konponketa eta berrerabilera sustatuz. Kanpainaren baitan bi ekimen nabarmenduko dira: bigarren eskuko merkatuak eta konponketa tailerrak.

Ekimen hau aurkezteko bildu dira gaur Zarautzen, ekimenaren lehen egunean, Urola Kostako Udal Elkarteko ordezkariak eta Emaus Gizarte Fundazioko arduradunak. Beraiekin batera egon da Markel Velez, Darrk arropa markaren sortzailea. Denek azpimarratu dute ekimen honen garrantzia, eta herritarrak animatu dituzte Zarautzen, Aian, Getarian, Zumaian eta Orion egingo diren tailer eta azoketan parte hartu dezaten.

 

PROGRAMA

  • IRAILAK 19 - Zarautz
    • Tokia: Udaletxe plaza
    • Ordutegia:
      • 12:00 – 19:00 | Bigarren eskuko azoka
      • 16:00-19:00 | Joskintza tailerra
      • 17:00-19:00 | Tresna elektriko-elektronikoen tailerra
  • IRAILAK 26 – Aia
    • Tokia: Herriko plaza
    • Ordutegia:
      • 17:00-20:00 | Bigarren eskuko azoka + tailerrak
  • URRIAK 3 – Getaria
    • Tokia: Herriko plazako frontoia
    • Ordutegia:
      • 17:00-20:00 | Bigarren eskuko azoka + tailerrak
  • URRIAK 10 – Zumaia
    • Tokia: Eusebio Gurrutxaga plaza
    • Ordutegia
      • 11:00 – 19:00 | Bigarren eskuko azoka
      • 16:00-19:00 | Joskintza tailerra
      • 17:00-19:00 | Tresna elektriko-elektronikoen tailerra
  • URRIAK 17 - Orio
    • Tokia: Herriko Plaza
    • Ordutegia
      • 11:00 – 19:00 | Bigarren eskuko azoka
      • 16:00-19:00 | Joskintza tailerra
      • 17:00-19:00 | Tresna elektriko-elektronikoen tailerra