Eduki publikatzailea

Zabalik da Zumaiako Soldadura Zentroan Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-emate epea

2024/2025 ikasturterako aurre izen-ematea gaurtik maiatzaren 24ra arte egin daiteke zentroan bertan.

2024·05·08


Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan soldadura, fabrikazio eta muntaketako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikas dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteek. Ikasketa praktikoak dira, soldadurako lanbidearen oinarrizko ezagupenak eskuratzeko.

Oinarrizko Lanbide Heziketa: soldadura, fabrikazioa eta muntaketa

  • Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Plaza librerik izan ezkero, 17urtetik gorakoek ere izena eman dezakete.

  • Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.

  • Bi ikasturte: ikus edukien programa esku-orrian. Bigarren ikasturtean praktikak egiten dira eskualdeko lantegietan.

  • Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.

  • Aurre izen-ematea: Zabalik maiatzaren 24ra arte, Soldadura Zentroan.

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.

Hezkuntza arautua

Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako programa hau Lanbide Heziketako sisteman sartuta dago, hezkuntza arautua da eta Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dirulaguntzarekin antolatuta dago.