Eduki publikatzailea

Inquieto Navegante Charter eta Moor Surf eskola Zarautz enpresek kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu dute

1
Zigilu hau, Urola Kostako Udal Elkarteak, Itsas Kirol Poloa ekosisteman parte hartzen duten enpresen kalitatea bultzatzeko duen ekimenetako bat da; aurtengoa bigarren edizioa izan da.

2024·05·08


2023an, Urola Kostako hiru enpresek lortu zuten kirol-zerbitzu profesionalen kalitate zigilua (Begi bistan, Surfing Zumaia eta Redymarrek) eta 2024an Inquieto Navegante eta Moor Surf eskola Zarautz izan dira zigilua lortu dutenak. Zigilua Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoak (COPLEFC) kudeatzen du, Udal Elkartearekin batera. Zigilu honekin, itsas-kirol sistemak bere osotasunean eta zehazki zerbitzu profesionalen modalitatean, behar duen kalitate-erreferentzia izatea du helburu UKUEk, eta baita eskualdeko enpresen profesionalizazioa hobetzea ere.

Urola Kostako Udal Elkarteak 2022ko urrian jarri zuen lehen aldiz martxan, Itsas Kirol Poloa ekosistemaren barruan, Itsas Kiroletako Kalitate Zigilua ekimena. Itsasoa ardatz hartuta, helburu bikoitzarekin sortu zen IKP: batetik ekosistema sortuz, erakundeak integratzen joatea itsas kirol-sektorea profesionalizatzeko, eta, bestetik, itsas kirola eskualdean erreferente izatea eta ezaguna egitea, talentua sortuz eta erakarriz, negozio berriak areagotuz eta enpresen lehiakortasuna sustatuz.

1