Eduki publikatzailea

Adineko pertsonekin euskaraz hitz egin ahal izateko euskara ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak, zaintzaileei zuzenduta

Maiatzaren 6tik 17ra eskainiko da zaintza arloan aritzeko euskarazko hiztegia ikasteko oinarrizko ikastaroa. Izen ematea dagoeneko zabalik dago.

2024·04·09


Zaindu Urola Kosta ekimenak urtebete baino gehiagoko ibilbide du jada eta helburu du zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea. 

Helburu horri lotuta, maiatzean, adineko pertsonekin euskaraz hitz egin ahal izateko euskara ikastaroa antolatu du Udal elkarteak, noski, zaintza arloan lan egiten duten edo lana egin nahi duten pertsonei zuzenduta.

Ikastaroa maiatzaren 6an hasi eta 17a bitarte eskainiko da eta sektorea profesionalizatzeaz haratago, zaintza arloan lan egin nahi dutenen ezagutzak areagotzea du helburu. Kasu honetan, lehentasuna izango dute langabezian dauden pertsonek. 

Euskara zaintzan

Urola Kostan adineko pertsonek beraiekin harremana euskaraz izatea eskatzen dute. Hori dela eta, euskaraz dakiten zaintzaileak baloratzen dituzte. Behar hori asetzeko 30 orduko ikastaroa antolatu da:

  • Edukia: Zaintza arloan aritzeko euskarazko hiztegia (oinarrizko maila).
  • Noiz: 2024/05/06- 2024/05/17
  • Ordutegia: 15:00 - 18:00
  • Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
  • Nork eskainia: Zarauzko Udal Euskaltegiak

 

Izen ematea

Ikastaroetan izen-ematea zabalik dago jada eta interesdunek Urola Kostako Udal Elkartera deitu (943890808), lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi edo,  Udal Elkarteko lan poltsan izena emanda badaude, esteka honetan eman ahal izango dute izena. 

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus