Eduki publikatzailea
Atzealdea Negozioak hobekuntzarako adimen artifizialari etekina ateratzen ikasteko jardunaldia
2024·04·12
Datorren apirilaren 25ean adimen artifizial sortzailea hizpide izango duen hezkuntza-jardunaldi bat eskainiko da, Miramon Enpresa Digitalak eta Urola Kostako Udal Elkartean elkarlanean antolatuta. Jardunaldia, hain zuzen, ChatGPT eta Gemini bezalako tresnetan oinarrituko da.
Imanol Teranen gidaritzapean, tailerrak helburu izango du AA sortzaileari buruzko ikuspegi ulerterraza eskaintzea, eta, besteak beste, edukia sortzeko, bezeroari arreta emateko eta testuak itzultzeko eta laburtzeko duten erabilgarritasuna azpimarratu eta azaltzea.
Jardunaldia Udal Elkartearen egoitzan izango da (Abendaño poligonoa, Urdaneta bidea, 6, Zarautz), eta informazioa lortzeko, edukia sortzeko eta beste hamaika aukera sortzeko elkarrizketa-sistema baten potentzia aurkitu nahi duen edozein pertsonari dago zuzenduta.
Jardunaldiaren programa
- Sarrera
- AA sortzailea
- Erabilera kasuak
- Tresnak
- Adibide praktikoak
Izen ematea
Izen ematea guztiz doakoa da baina parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, ondorengo estekan.
Topaketa honen helburua ez da soilik adimen artifizialaren gaitasun eta onuren inguruan hitz egiteaz haratago, jardunaldi honen helburua da parte hartzaileak egungo zeni etorkizuneko erronka teknologikoei aurre egiteko prestatzea, praktika hobeak bultzatuz eta horiei loturiko arriskuen ezagutza zabalduz.
Informazio gehiagorako
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa zerbitzua
- 943 89 08 08
- enpresa@urolakosta.eus