Eduki publikatzailea
2024·04·17
Datorren ostegunean, apirilak 25, Ekonomia Urdinari loturiko irtenbide teknologikoen I Foroa ospatuko da, Urola Kostako Udal Elkarteak, GAIA Klusterrak eta Deustoko Unibertsitateak elkarlanean antolatuta.
Topagunea ekonomia urdinarekin lotuta lan egiten duten eta teknologian oinarritutako irtenbide berritzaileak ezagutu nahi dituzten sektoreko enpresa, erakunde edo ekintzaileentzat bideratua dago (surf eskolak, itsas irteerak, arrantza, arraun elkarteak, uretako motorren negozioak, itsas-ontzien ingeniaritzak, itsasoko energiaren inguruko aholkulariak…..). Bertan, azken teknologiak eta horien aukerak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, negozioan barneratzeko eta hobetzeko aukera eskainiz.
Antolatu den foro honen bitartez, enpresa, erakunde nahiz ekintzaile parte-hartzaileen beharrak eta erronkak identifikatuko dira, azken puntako teknologia bidez erantzunak emateko aukerak aztertzeko. Horrekin batera, ekonomia urdinean egungo puntako teknologien aplikazioak eta aukerak azalduko dira; Blockchain, Gauzen Internetak (IOT), Adimen Artifizialak edota bestelako berrikuntza eta aukera berriak plazaratuko dira.
Izen-ematea
Jardunaldia Urola Kostako Arraunetxen izango da: Santio Erreka 44, Aia (Gipuzkoa), goizeko 12:00etatik 14:00ak bitarte. Izen-ematea doakoa da eta interesdunek ondorengo esteka bete behar dute.
|
||||||||||
|
Antolatzaileak