Dokumentuak

2021eko aurrekontuaren aldaketa. Hasierako onarpena eta jendaurrean erakusgai jartzea

2021eko aurrekontuaren aldaketa. Hasierako onarpena eta jendaurrean erakusgai jartzea

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2021eko maiatzaren 21ean egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio 2021eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorraren 2021KKRA0001 zenbakidun kreditu aldaketa espedienteari, kreditu gehigarri modalitatean.

Aipatutako espedientea jendaurrean ikusgai dago hamabost egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta, epe horretan interesatuek hura aztertu eta Udal Elkarte honetan erreklamazioak aurkezteko aukera izango dutelarik.

Hau argitara ematen da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15, 17, 18, 27 eta 34 artikuluetan ezartzen duenaren arabera.

Adierazitako informazio epea iraganik inolako erreklamaziorik aurkeztu ez bada, kreditu aldaketarako espedientea onetsitzat hartuko da behin betirako, beste erabaki baten beharrik gabe. GAO, 2021-06-02, 102.zk.