Dokumentuak
Atzealdea 2022ko Dirulaguntzen plan estrategikoaren hasierako onarpena
2022ko Dirulaguntzen plan estrategikoaren hasierako onarpena
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2022ko maiatzaren 18an egindako ohiko bilkuran, besteak beste erabaki zuen, 2022ko dirulaguntzen plan estrategikoa onartzea, hasierako izaerarekin, eta Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49 eta 70.2 artikuluek diotenari jarraiki, espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar lanegunez, nahi duenak espedientea aztertu eta bere kasuan, erreklamazioak aurkez ditzan.
Epe hori igarota erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, aipatutako diru laguntzen plan estrategikoa behin betiko onartutzat joko da. GAO, 2022-06-01, 103.zk.