Eduki publikatzailea
Atzealdea 24 haurrek robotika eta dronen inguruko ikastaroa jaso dute Urola Kostako Udal Elkarteko ‘Open Lab’ espazioan
2024·09·04
Uda sasoiari amaiera bikaina emateko eta azken opor egunetarako plan desberdin eta dibertigarria eskaintzeko asmoz, haurrei zuzenduriko teknologia ikastaroak antolatu ditu beste behin Urola Kostako Udal Elkarteak, ohiko moduan, OpenLab espazioan.
Hala, aisia eta ikaskuntza uztartuz, robotika eta dronak protagonista nagusi izango dituen bi ikastaro antolatu ditu, 7 eta 10 urte arteko haurrei zuzenduta; ‘Smart Green City’ lehena, 7 eta 10 urte bitartekoentzat eta ‘Dronak eta errealitate areagotua’ 11 eta 14 urte bitartekoentzat.
Tailerrak irailaren 2tik 5era egingo dira eta 24 lagunek hartu dute parte. Bertan, ondo pasatzez haratago, teknologia modu eraginkor eta arduratsuan erabiltzen ikasiko dute.
OpenLab espazioa
Artearen, zientziaren eta teknologiaren esparruetan, sortze, ikertze, esperimentatze eta garatze prozesuak aurrera eramaten dituen espazio ireki eta kolaboratzailea da. Era berean, mota ezberdinetako erreminta, prototipatze eta fabrikazio elektronikoko makina digitalak erabiltzeko aukera eskaintzen die herritarrei, 3D inprimagailua, esaterako. Zerbitzua erabat doako da, eta, enpresa, elkarte edo norbanako orori dago zuzendua.
Ordutegia asteartetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:30era; larunbatetan 10:00etatik 13:00era.
Aurrez erreserba egitea gomendatzen da 943 89 08 08 telefonora deituz edo openlab@urolakosta.eus helbidera idatziz.