Eduki publikatzailea
Atzealdea Urola Kostako Udal Elkarteko soldadura zentroko irakaslea
2025·09·24
UKUEko soldadura zentrorako irakaslea behar da
-
Oinarriak 2025·09·24• Tailerreko eta gelako gaien programazioak prestatu. • Eguneroko klaseak prestatu. • Eguneroko klaseak eman. • Eguneroko ikasleen lanen zuzenketa. • Ikasleen arazoen konponketak eta gurasoekin bilerak. • Azterketen prestaketa eta zuzenketa. • Ikasleekin tutoretzak eta guraso bilerak. • Zentroko kideekin bilerak, aurre eta ebaluazio bilerak. • Kanpo irteerak, ludikoak, enpresetara bisitak prestatu eta burutu. • Beste zerbitzuekin harremanak, bilerak, gaiak, kasuak…. • Tailerreko materialaren erosketak egin. • Tailerreko makinen eta instalazioen mantenu egokirako mantenu lanak burutu. OROKORRAK • Ikasle eta gurasoei arreta eman. • Zerbitzua eta lan-prozesuak etengabe hobetzen lagundu. • Bere eginkizunak direla eta, beharrezko diren lan bilera, jardunaldi, ikastaro, mintegi eta antzekoetara joan. • Lehenago deskribatutako eginkizunez gainera, bere gaitasun eta ahalmen profesionalen arabera, ezarritako helburuak betetzeko egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak gauzatu