Eduki publikatzailea
Atzealdea Teknikaria instalazio-azpiegitura-obra publikotarako
2025·10·13
Urola Kosta Udal Elkarteak behar du bere instalazio-azpiegituretan abian diren obretan lagunduko duen teknikari bat eta horretarako bitarteko funtzionario bat hautatuko du.
-
Oinarriak 2025·10·13Egingo dituen lanak: Proiektuen eta obren jarraipen tekniko eta ekonomikoa egitea. Obretan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta txosten teknikoak egitea. Azpikontratistekin eta hornitzaileekin koordinazioa eta jarraipena. Obren inguruko aholkularitza teknikoa ematea. Kontratazio-lizitazio publikoetan plegu teknikoak prestatzea, kontratazio mahain parte hartzea, eskaintzak baloratzea eta txostenak egitea. Bestelako lan teknikoak, lanpostuaren izaerarekin lotuta. Ezinbesteko baldintzak: Titulazioa: Ingenieritza zibileko gradua, obra publikoetako ingenieri teknikoa edo antzekoak ( arkitektura teknikoko gradua). Hizkuntzak: Euskara maila, gutxienez C1. Urtebeteko lan esperientzia: urtebetez gutxienez lanean jardun izana instalazio/azpiegitura/obra publiko/zibilen arloan, Administrazio publikoan edota enpresa pribatuan. Aplikazio informatikoak: Word, Excel eta Autocad. Baloratuko da: Aipatutako zerginak dituzten lanpostuetan Administrazio publikoan edo eta enpresa pribatuetan. Gaitasun pertsonalak: trebetasun teknikoak, komunikazio gaitasuna, antolaketa eta plangintza, talde lana, autonomia eta motibazioa. Eskaintzen da: 6 hilabeteko kontratua (410 kontratu mota). Ordutegia: 07:30-15:00. Hasiera data: berehlakoa. Gutxi gorabeherako soldata gordina: 3217,67 euro. Izena emateko: LANBIDE Kodea: 162025011350