Araudia

Atzealdea Ordenantza fiskala 2026. Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala

Ordenantza fiskala 2026. Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2025eko urriaren 9an egindako ohiko bilkuran erabaki zuen Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatze ko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onarpena ematea.

Iragarkia 2025eko urriaren 16an argitaratu zen Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, eta beraz, 2025eko azaroaren 27 bitarte egon da aukera espedientea aztertu eta erreklamazioak egiteko. Tarte horretan, erreklamazio bat jaso da.

Zuzendaritza Batzordeak 2025eko abenduaren 4an egindako bilkuran erabaki du erreklamazioa ezestea eta ordenantza fiskalen behin betiko idazketa onartu du.

Horiek horrela, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2026ko urtarrilaren 1eko eraginekin.
​​​​​​​
GAO 2025-12-17, 240. zenbakia