Eduki publikatzailea
Atzealdea AA ikastaroak izan duen harrera ona ikusita beste ikastaro bat egongo da abenduan
2025·10·23

Urola Kostako Udal Elkarteak Adimen Artifiziala erabiltzen ikasteko antolatutako ikastaroak gaur izan du bigarren eta azken eguna -herenegun izan zuten parte hartzaileek lehen saioa-. Kultura eta sormen prozesuei bideratuta dago tailerra, beraz, alor horretako eskualdeko eragileek aukera izango dute AAren jakintza orokorrei, erabilpen desberdinei edota etika eta legediari buruzko irakaspenak jasotzeko.
Bigarren tailerra abendurako
Saio honetarako egon diren izen-emateak ikusita abendurako beste ikastaro bat prestatu du UKUEk. Harrera onari erantzunez, beraz, abenduaren 16an eta 18an ikastaroa jasotzeko aukera izango dute oraingoan parte hartu ez dutenek.
Aurrez aurreko saio teoriko-praktikoen bidez, testuak, irudiak, bideoak edota musikaz gain, testutik irudira, iruditik bideora edota testutik bideora nola sortu ikasiko dute parte hartzaileek. 3 orduko bi saio izango dira, 09:30etik 12:30era.
Gainera, taldeko saioen ondoren parte-hartzaileek banakako tutorizazio saioa jasotzeko aukera izango dute.
Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa izango da ordenagailu eramangarria edo bestelako gailu informatikoren bat norberak ekartzea. Hala ere, halakorik ez dutenei Urola Kostako Udal Elkarteak utzi diezaieke bat.
Eduki zehatza
-
- AAra hurbilpena:
- Sarrera: Zer da adimen artifizial sortzailea?
- Prompt ingeniaritza
- Edukien sorrera: musika, testuak, irudiak, bideoak. …: IA desberdinak sortu nahi denaren arabera
- AAren erabilpena, kultura eta sormen prozesuetan
- AAren erabilera desberdinak
- Etika eta AAren erabilpenean kontuan hartzekoak
- Pribatutasuna, egile eskubideak eta erantzukizuna
- AAra hurbilpena:
Izen-emateak: https://form.jotform.com/241222818800045
Informazio gehiago: enpresa@urolakosta.eus edo 943 890808