Eduki publikatzailea
Atzealdea Agortu dira Gabonetan haurrentzako eskainiko diren robotika espazialaren tailerretako izena emateak
2023·12·19
Zeharo arrakastatsua izan da Urola Kostako Udal Elkarteko OpenLab espazioak Gabonetarako haurrentzat antolatutako tailerren izen-ematea.
Matrikulatzeko azken eguna bihar bada ere, dagoeneko agortu dira jada ‘Espazio Erronka’ eta ‘Suziri baten diseinua’ tailerretan izena emateko plaza guztiak. 7 eta 13 urte bitarteko 72 haurrek eman dute izena tailer horietan.
Esan bezala, tailerrak Udal Elkarteko OpenLab gunean egingo dira, eta espazioa izango dute oinarri: ‘Espazio-erronka’ 7 eta 9 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta ‘Suziri baten diseinua’ 10 eta 13 urte bitartekoentzat.
Tailerrek lau eguneko iraupena izango dute, eta bi data desberdinetan eskainiko dira biak: abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era; hau da, bi data horietan eskainiko dira bi tailerrak.
Tailerrak teknologiaren erabileran oinarrituko dira, haurrek, ondo pasatzez haratago, teknologia modu eraginkor eta arduratsuan erabiltzen ere ikas dezaten.
Informazio gehiagorako
Urola Kostako Udal Elkartea
- openlab@urolakosta.eus
- 943 89 08 08