Berriak
Atzealdea

Aldaketa Aiako hondakin handien bilketa zerbitzuan

Abuztutik aurrera, aiarrek astelehenetan 20:00etatik 22:00etara utzi beharko dituzte hondakin handiak edukiontzien eremuetan

2021·07·27


Herriz herri, asteko egun zehatz batean utzi behar izaten dira hondakin handiak (altzariak, etxeko tresna elektrikoak, aparailu elektronikoak…) edukiontzien eremuetan; hain zuzen ere, herri bakoitzari dagokion bilketa egunaren bezperan.

Aian aldaketa izango da hondakin handien bilketa zerbitzuan. Orain arte, Aian igandetan atera behar izaten ziren etxeko tresna elektrikoak eta altzariak. Abuztutik aurrera, ordea, aiarrek astelehenetan atera beharko dituzte hondakin handiak edukiontzien eremuetara. Orain arte bezala, horretarako ordutegia 20:00etatik 22:00etara artekoa izango da.

Garbiguneen abuztuko ordutegia

Hondakin handi gisa hartzen dira etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak:

  • Altzariak
  • Lastairak edo koltxoiak
  • Tamaina handiko erabili ezin diren bestelako trasteak

Nahi izanez gero, erabiltzaileek garbiguneetara ere eraman ditzakete hondakin horiek guztiak.

Abuztuan, astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:30era bitartean eta larunbatetan 10:00etatik 12:30era egongo dira zabalik eskualdeko hiru garbigune-zerbitzuak.