Berriak
Atzealdea

Argazkigintza digitalari buruzko ikastaroa merkataritza sektoreko profesionalentzat

Plaza kopurua mugatua da eta azaroaren 12an amaituko da izen-emate epea

2021·10·27


Merkatarientzako eta zerbitzu enpresetako profesionalei bideratutako argazkigintza digitalari buruzko 20 orduko ikastaroa eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak. Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, eskualdeko merkataritza sektorearentzat propio diseinatu da trebakuntza-eskaintza. Helburua da eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen alorreko negozioen irudia hobetuz, sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.

Argazkigintza digitala negozioentzako

Produktu edota zerbitzuak sare sozialetan edota bestelako euskarrietan ezagutarazteko, argazkigintzaren oinarrizko tekniketan sakonduko da ikastaroan. Azaroaren 16an hasi eta abenduaren 16ra arte luzatuko da ikastaroa; hilabetez, astearte eta ostegunero egingo dira bi orduko saioak.

Aurrez aurrekoak izango dira saio guztiak. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira eta, ordutegia sektorearen arabera egokituta,  14:00etatik 16:00etara bitartean eskainiko dira.

Hiru alderdi nagusi hauek jorratuko dira ikastaroan:

  • Argazkigintza-teknikak eta joera berriak
  • Argazkigintza digitalaren trikimailuak
  • Merkatuan kokatzeko, irudiak enpresarengan duen eragina

Argibideak eta izena ematea

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Plaza kopurua mugatua da eta azaroaren 12an amaituko da izen-emate epea.

Enpresentzako Zerbitzuak, (Eli Uzkudun)

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus