Astelehenaz geroztik, txartelarekin ireki behar dira Zumaiako organikoaren eta errefusaren edukiontziak
2021·02·24
Aurretik Getarian, Aian eta Orion egin zen bezala, errefusaren eta organikoaren edukiontziak itxi dira Zumaian. Hain zuzen ere, pasa den astelehenean (otsailak 22) gauzatu zen edukiontzien itxiera. Harrezkero, txartel bidez zabaldu behar dira organikoaren eta errefusaren edukiontziak.
Derrigorrezkoa da hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uztea eta erabat debekatuta dago hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea. Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak.
Informazio euskarriak
Berriz ere txartelaren erabilera martxan jartzearekin batera, ontzi arinei buruzko bi informazio euskarri ere jarri dira herrian.
Totem itxurako bi euskarri dira; bata Zuloaga plazan kokatu da eta bestea, aldiz, Alai Auzategi kalean (Eroski parean). Euskarrien helburua da herritarren zalantzak argitzea; askotan zalantzak izaten baitituzte ontzi arinen edukiontzietara zer bota eta zer ez.
Herritarrei deia
Premiaz dei egiten zaie herritar guztiei, hartutako neurriak errespetatu eta bete ditzaten. Erantzukizunez jokatzeko garaia da: guztion osasuna babesteko modu bakarra da-eta; baita bilketa zerbitzuko langileena ere.
Bitartean, Udal Elkarteak lanean jarraituko du, segurtasun neurriak bermatu eta guztion osasuna eta segurtasuna babesteko.
Informazio gehiago
Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da udaletxean edo Udal Elkartean.
Zumaiako Udala
- Foruen Plaza, 1, 20750 Zumaia
- Tel. 943 86 50 25
- ingurumena@zumaia.eus
Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua:
Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
- Tel. 943 890808
- hondakinak@urolakosta.eus