Eduki publikatzailea
Atzealdea Bueltan da EMA+Indartzen, emakumeak ahalduntzeko eta lan-munduan murgiltzeko diseinatutako ekimena
2023·08·25
Emakumeak ardatz eta oinarri hartuta, 2021ean lehen aldiz jarri zuen Urola Kostako Udal Elkarteak EMA+Indartzen ekimen berritzailea abian, hain zuzen, emakumeak erdigunean jarri eta ahalduntzeko eta lan munduan murgiltzeko.
Izandako arrakasta ikusirik, aurtengoan ekimenaren 3. edizioa antolatu eta abiarazi du Udal Elkarteak Enplegu Zerbitzuaren eskutik eta KONPETENTZIEN ESKOLA zerbitzuaren baitan.
EMA+Indartzen eskualdeko emakumeei bideratutako programa da, bereziki laneratzeko zailtasunak dituztenei. Baliabide digitalen bitartez burutzeko autonomia eta aukera dutenei zuzenduta dago.
Prestakuntza programaren helburu nagusia da emakume parte-hartzaileak ahalduntzea eta lan merkatuan murgildu daitezen gaitzea, aldaketarako sendotuz, etengabeko hobekuntzarako bidea irekiz eta begirada-aldaketa eraginez, betiere, emakumeen laneratzea errazteko xedez.
Horri lotuta, ekimen honek eskualdeko garapen eta ongizatean jauzi kualitatibo berri bat egitea ahalbidetzen du, prestakuntza-erreminta berriak barneratu eta baliabide profesionalez jantzi ondoren, emakumeen ahalduntzea eta laneratzea errazagoa eginez.
Programaren xehetasunak
40 orduko prestakuntza prozesua izango da, 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo ditu, hain zuzen ere, urriaren 20tik azaroaren 3ra. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan.
Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek bakarkako 3 coaching saio jasoko dituzte online.
Horrela, urriaren 6ean egingo den irekiera ekitaldiak emango dio hasiera EMA+Indartzeko ekimen honen 3. edizioari. Irekiera ekitaldi saioa goizeko 11:00etatik 13:00etara egingo da, eta, bertan, programaren xehetasun guztiak azaltzeaz gain, bakarkako saioen egutegia adostuko da partaide bakoitzarekin.
Informazio saioa, irailaren 26ean:
Ekimena hasi aurretik informazio saio ireki bat eskainiko da interesa duten pertsonei programa honen berri emateko. Saio hori datorren irailaren 26ean egingo da, goizeko 10:00etan Udal Elkarteko egoitzan. Informazio saioan parte-hartzeko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea ondorengo galdetegia beteta.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc49FWUDALP7vsBkVaVsRGSLUrEFWOY9hpaDRM24xT8Pfp3Eg/viewform
Argibideak eta izen-ematea:
Izen emateari dagokionez, dagoeneko zabalik dago matrikulatzeko epea, urriaren 4ra arte. Izen ematea Udal Elkartearen egoitza elektronikoan egin daiteke. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, aurrez aurre Udal Elkartean egin dezakete (8:00-14:00).
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:
Enplegu Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
Tel. 943890808
lanpoltsa@urolakosta.eus