Eduki publikatzailea

Atzealdea Bueltan da EMA+Indartzen, emakumeak ahalduntzeko eta lan-munduan murgiltzeko diseinatutako ekimena,

2. edizio honen xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo da datorren azaroaren 2an. Izen-ematea zabalik dago azaroaren 9a arte.

2022·10·25


Emakumeak ardatz eta oinarri hartuta, joan den urtean lehen aldiz jarri zuen Urola Kostako Udal Elkarteak EMA+Indartzen ekimen berritzailea abian, hain zuzen, emakumeak erdigunean jarri eta ahalduntzeko eta lan munduan murgiltzeko.

Iazko arrakasta ikusirik, aurtengoan aipatu prestakuntza ekimenaren 2. edizioa antolatu eta abiarazi du Udal Elkarteak Enplegu eta Orientazio Zerbitzuaren eskutik eta KONPETENTZIEN ESKOLA zerbitzuaren baitan.

EMA+Indartzen eskualdeko emakumeei bideratutako programa da, eta, bereziki, laneratzeko zailtasunak dituztenei eta programa baliabide digitalen bitartez burutzeko autonomia eta aukera dutenei zuzenduta dago.

Prestakuntza programaren helburu nagusia da emakume parte-hartzaileak ahalduntzea eta lan merkatuan murgildu daitezen gaitzea, aldaketarako sendotuz, etengabeko hobekuntzarako bidea irekiz eta begirada-aldaketa eraginez, betiere, emakumeen laneratzea errazteko xedez.

Horri lotuta, ekimen honek eskualdeko garapen eta ongizatean jauzi kualitatibo berri bat egitea ahalbidetzen du, prestakuntza-erreminta berriak barneratu eta baliabide profesionalez jantzi ondoren, emakumeen ahalduntzea eta laneratzea errazagoa eginez.

Programaren xehetasunak

40 orduko prestakuntza prozesua izango da, 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo ditu, hain zuzen ere, azaroaren 17tik 30era. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan.

Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek bakarkako 3 coaching saio jasoko dituzte.

Horrela, datorren azaroaren 10ean egingo den irekiera ekitaldiak emango dio hasiera EMA+Indartzek ekimen honen 2. Edizioari. Saioa goizeko 10:00etatik 12:00etara egingo da eta bertan, programaren xehetasun guztiak azaltzeaz gain, bakarkako saioen egutegia adostuko da partaide bakoitzarekin.

Informazio saioa, azaroaren 2an

Iaz egin bezala, ekimenari hasi aurretik informazio saio ireki bat eskainiko da interesa duten pertsonei programa honen berri emateko. Saio hori datorren azaroaren 2an egingo da, goizeko 10:00etan Udal Elkarteko egoitzan.

Informazio saioan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea GALDETEGI HAU BETETA

Argibideak eta izen-ematea:

Izen emateari dagokionez, dagoeneko zabalik dago matrikulatzeko epea, azaroaren 9a arte. Izen ematea Udal Elkartearen egoitza elektronikoan egin daiteke. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, aurrez aurre Udal Elkartean egin dezakete (08:00-14:00 bitartean).

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Enplegu Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus