Eduki publikatzailea

Atzealdea Bueltan da Global Training 2023 nazioarteko beken programa, atzerrian lanbide-praktikak egiteko ordaindutako 80 beka eskainiz

Programa hau unibertsitate titulua edo goi mailako lanbide heziketa ikasketak eta B2 ingeles maila duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago eta helburu du atzerrian lanbide-praktikak egiteko ordaindutako bekak eskaintzea. Izen ematea dagoeneko zabalik dago irailaren 22a bitarte.

2023·07·26


Beste urte batez bueltan da ‘Global Training 2023’ nazioarteko beken programa, atzerrian lanbide praktikak egiteko 80 beka eskainiz.

Programa hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak bultzatzen dute elkarlanean, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin eta horren bitartez atzerrian ordaindutako praktikak egiteko aukera eman nahi zaie euskal gazteei, beren esperientzia eta ezagutzak zabaltzeko aukera paregabea eskainiz.

Bekaren onuradun izateko baldintza nagusiak dira 30 urtetik behera izatea eta unibertsitate titulua edo goi mailako lanbide heziketa ikasketak eta B2 ingeles maila izatea.

Zertan datza ‘Global Training 2023’?

‘Global Training 2023’ Nazioarteko Beken Programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko talentu gazteei atzerriko enpresetan edo erakundeetan praktikak egiteko aukera eskaintzea, beren profil akademikoarekin eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez. Esperientzia horri esker, bekadunek beren mugak zabaltzeko, trebetasun eta ezagutza berriak eskuratzeko, eta beren garapen pertsonala eta profesionala aberastuko duten nazioarteko loturak ezartzeko aukera izango dute.

Bekaren zenbatekoa

Beka bakoitzak 1.635€ eskainiko ditu hileko, baina dagokion Gizarte Segurantza eta PFEZ deskontatuko dira. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da gutxienez, eta gazteei helmugako herrialdeko kulturan eta lan-ingurunean bete-betean murgiltzeko aukera emango zaie.

Nork eskura dezake beka?

Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.
  • 30 urte baino gutxiago edukitzea 2023ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2023ko urtarrilaren 1ean.
  • Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan. Ingeles-maila egiaztatzeko, ezagutza-maila neurtuko duen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, hautagaiak bere ingeles-maila bermatzen duen egiaztagiri homologatua ez baldin badu.
  • Atzerrian 6 hilabeteko edo 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.
  • Global Training 2023 praktikak egingo diren enpresa edo erakundean lan egin ez izana edo praktikarik egin ez izana.
  • Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana.
  • Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik.

Izen-ematea

Dagoeneko zabalik dago bekak eskuratzeko izen ematea, irailaren 22a arte. Programaren inguruko informazio zehatza, eskainitako beken helmugak edota enpresak eta espezialitateak http://www.becasglobaltraining.eus/ webgunean daude ikusgai.

Argibideak

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808