Eduki publikatzailea
Atzealdea Datorren astean ekingo zaio Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresen kudeaketa profesionalizatzeko prestakuntza programari
2022·11·11
Urola Kostako Udal Elkarteak apustu irmoa egiten du Kultur eta Sormen Industrien alde eta horri lotuta, esaterako, aurten bigarren urtez eraman ditu aurrera aipatu sektoreko eragileei zuzenduriko topaketa saioak.
Lehen topaketa maiatzean egin zuen eta bigarrena, aldiz, atzo bertan, azaroak 10. Bi topaketek harrera ezin hobea izan dute parte-hartzaileen artean eta Uroka Kostako Udal Elkartetik arrakasta horri eta bereziki KSI alorraren aldeko apustuari helduta, urrats bat gehiago eman nahi izan da.
KSI alorreko enpresen kudeaketa profesionalizateko prestakuntza programa
Hori horrela, eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko ekimenen baitan, sektorearen beharretara egokitutako prestakuntza diseinatu du oraingoan Udal Elkarteak, KSI alorreko enpresen kudeaketa profesionalizatzea oinarri duena.
Programa honen helburua da eskualdeko KSI alorreko ekintzaileei, autonomoei, enpresa txikiei eta elkarteei euren jardueren kudeaketarako ezagutzak zabaltzen laguntzea.
Horren baitan, aurrez aurreko 3 ikastaro eta banakako tutoretza saioak jasotzen ditu prestakuntza programa honek. Azaroaren 18tik abenduaren 2a bitartean garatuko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.
Izen ematea
Izen ematea guztiz doakoa da eta programa osoan edo ikastaro zehatz batean eman daiteke izena. Interesdunek enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar dute parte hartu ahal izateko, beti, ikastaroa hasi baino 3 egun lehenago arte. Bertan enpresaren izena, harremanetarako pertsonaren izen-abizenak, emaila, telefonoa eta intereseko dituen ikastaroak adierazi behar dira. Datu horiek, noski, ikastaroen kudeaketarako soilik erabiliko dira.
Izena emateko epea ikastaro bakoitza hasi baino 3 egun lehenago amaituko da.
Hauek dira eskainikon diren ikastaroak:
1.- JABETZA INTELEKTUALA ETA UKIEZINEN BABESA:
- Data: azaroak 18
- Ordutegia: 09:30-12:30
- Irakaslea: Maitane Valdecantos
2.- HITZ EGIN DEZAGUN DIRUAZ:
- Data: azaroak 23 eta abenduak 1
- Ordutegia: 09:30-11:30 - 2 saio
- Irakaslea: Marta Castro
3.- DATUEN BABESA:
- Data: azaroak 25 eta abenduak 2
- Ordutegia: 09:00-13:00 - 2 saio
- Irakaslea: Idoia Lartitegi
Informazio gehiago jasotzeko
Urola Kostako Udal Elkartea (Eli Uzkudun)
- enpresa@urolakosta.eus
- 943 89 08 08