Eduki publikatzailea

Atzealdea Datorren urriaren 25ean IOT inguruko online jardunaldia eskainiko da eskualdeko enpresei zuzenduta

Oteiza Lizeoa Politeknikoaren eskutik, jardunaldi honen helburua da IOT-ren (gauzen interneta) eta honek eskaintzen dituen aukeren inguruan enpresak informatzea horren ezagutza ere izan dezaten. Jardunaldia ETEEn eraldaketa digitala bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urola Kostako Udal Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan kokatzen da eta webinarra guztiz finantzatuta dago eskualdeko enpresentzat.

2022·10·18


Gauzen Interneta (IoT) da egunerokoan erabiltzen ditugun objektu fisikoek Internet edo beste komunikazio-sareen bitartez elkarrekin komunikatzeko eta elkar eragiteko duten gaitasuna da.

Gaitasun hori industria arlora eramanez gero, lehen konektibitaterik gabe lan egiten bazen ere, gaur egun makina-erreminta eta produktuak elkar-komunikatuta egon ohi dira. Komunikazio horrek, monitorizazio prozesua berritzea eragin du.

Berritze prozesu zein makinariaren arteko konektibitate horri lotuta, hain zuzen, IOT-aren (gauzen interneta) inguruko online jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Datorren urriaren 25ean eskainiko da, eskualdeko enpresentzat, Oteiza Lizeoa Politeknikoaren eskutik. Jardunaldia bi ordukoa izango da, 09:30etik 11:30era bitartean.

Webinarrak teoria eta praktika uztartuko ditu eta helburu du eskualdeko enpresa parte-hartzaileei IOT-aren inguruko informazioa helaraztea, hezkuntza honen ezagutza gerturatzeko. Jardunaldia ETEEn eraldaketa digitala bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urola Kostako Udal Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan kokatzen da eta guztiz finantzatuta dago eskualdeko enpresentzat.

Gai zerrenda ondorengoa da:

  • IOTren (Internet of Things) ezaugarriak.
  • IOMren (Internet of Machines) ezaugarriak.
  • Industria komunikazio protokoloak.
  • Industria sarearen arkitekturak eta aukerak: OT (Operational technology ) eta IT (Information technology).
  • Makinetatik datuak jasotzeko gateway-ak: IOT2040.
  • Datuak zerbitzarian gorde . CLOUD-LOKALEAN. Dashboard-a.
  • Datuen balio erantsia: TRENDZ. POWER BI…
  • Factory Lab kasu praktikoa: produkzio fabrika prototipo baten kontsumoen urruneko monitorizazioa (Aire kontsumo, argindar kontsumoa, tentsioa …)

Izen-ematea eta informazio gehigarria

Izena emateko, enpresa interesdunek enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar dute ondorengo datuak adieraziz: enpresaren izena, IZK, emaila, harremanetarako pertsona eta telefono zenbakia.

Enpresa Zerbizua (Aintzane Ruesgas)

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus