Eduki publikatzailea
Atzealdea Datuen Babesari buruzko tailerrean izena emateko azken egunak
2023·07·05
Datuak babesteko indarrean den erregelamenduaren arabera, enpresa guztiek nahitaez ezarri behar dituzte pertsonen eskubideak, datuen segurtasuna eta pertsonen informazioa bermatzeko beharrezkoak diren neurri teknikoak zein antolakuntza arloko neurri zehatzak.
Gaiaren konplexutasuna dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak tailer praktikoa antolatu du eskualdeko enpresentzat taldeko bi saiotan banatuta.
- Noiz: uztailaren 13ean (osteguna) eta uztailaren 18an (asteartea).
- Non: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza nagusian
- Ordua: 10:00etik 14:00etara bitartean
Taldekako prestakuntzaz gain, enpresa partehartzaile bakoitzarekin bi orduko tutoretza saio bat egingo da. Hala, tailerra amaituta, enpresa partehartzaileek datuak babesteko euren segurtasun sistema egokituta izango dute.
Helburua da, datuen babesari dagokionez, eskualdeko enpresa-arduradunei legeek eta ordenamendu juridikoak arautzen dutena ezagutaraztea eta, prestakuntza eskaintzarekin batera, ezarpenerako aholkularitza ere eskaintzea.
Izen-ematea
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea eta uztailaren 7an amaituko da epea.
Parte hartzea doakoa da, plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko. Izena emateko bete formularioa. (Datu horiek erabiliko dira bakar bakarrik ikastaroan plaza erreserbatzeko eta honen kudeaketarako)
Argibideak edo informazio gehiago jasotzeko
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel / Eli)
- Tel. 943890808
- enpresa@urolakosta.eus