Agenda

Datuen Babesari buruzko tailerra eskualdeko enpresentzat

Tailer honen bitartez taldekako prestakuntza eta bi orduko tutoretza saioa jasoko dute parte-hartzaileek. Helburua da, datuen babesari dagokionez, eskualdeko enpresa-arduradunei legeek eta ordenamendu juridikoak arautzen dutena ezagutaraztea
13 UZT

Datuak babesteko indarrean den erregelamenduaren arabera, enpresa guztiek nahitaez ezarri behar dituzte pertsonen eskubideak, datuen segurtasuna eta pertsonen informazioa bermatzeko beharrezkoak diren neurri teknikoak zein antolakuntza arloko neurri zehatzak. Langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak kudeatzen dituen edozein enpresak erregelamendu orokorrak jasotzen dituen printzipioetara egokitu behar du. Gaur gaurkoz, hori guztia arautzeko indarrean dira Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (2016/679 UE) eta 3/2018 Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako Lege Organikoa.

Gaiaren konplexutasuna dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak tailer praktikoa antolatu du eskualdeko enpresentzat, bi saiotan banatuta. Taldekako prestakuntzaz gain, enpresa partehartzaile bakoitzarekin bi orduko tutoretza saio bat egingo da.

Lehen saioa

  • Eguna: uztailak 13 (osteguna)
  • Ordua: 10:00etik 14:00etara bitartean
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza nagusian

Eduki zehatzak:

  1. Sarrera. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio eremua
  2. Datuak babesteko printzipio orokorrak eta betebeharrak
  3. Datuak Babesteko kontrol entitateak
  4. Datuen tratamendua eta lagapena
  5. Eskubide digitalak

Izen-ematea

Izena emateko bete formularioa. Azken eguna, uztailak 7.

Argibideak edo informazio gehiago jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel / Eli)

  • Tel. 943890808
  • enpresa@urolakosta.eus