Eduki publikatzailea

Atzealdea Digitalizazioa bultzatzeko sentsibilizazio saioa: ETE Digitala martxan da berriro

“Digitalizatzea, hobeto erabakitzeko: datua aktibo estrategiko gisa ETEan” hitzaldia eskainiko dute datorren ostegunean, maiatzak 28, 09:30ean.

2026·05·20


“ETE digitala Urola Kostan” egitasmoaren bidez, Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa txiki eta ertainei laguntza eskaini nahi die Industria 4.0ko bidean, digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman ditzaten. Eraldaketa digitala ez da soilik teknologia txertatzea: enpresa-kultura eta antolakuntza ere eraldatzea dakar. Hortaz, behar bezala planifikatu behar da.

ETE digitala egitasmoak prozesu osoa eskaintzen die eskualdeko enpresa txiki eta ertainei: sentsibilizazioa, diagnostikoa, aholkularitza, jarraipena eta esperientzien trukaketa, besteak beste.

Egitasmoak lehen urratsa egingo du datorren ostegunean, maiatzak 28, Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako sentsibilizazio saio baten bidez. “Digitalizatzea, hobeto erabakitzeko: datua aktibo estrategiko gisa ETEan” izenburupean, digitalizazioak eguneroko jardueran sortzen duen informazioa hobeto nola aprobetxatu azalduko dute.

Datua aktibo estrategiko gisa

Sentsibilizazio hitzaldia PKF Attest aholkularitza etxeko Unai Martinez de Lizarduyk eskainiko du. Hausnarketa estrategikoaz arituko da eta datua aktibo estrategiko gisa aurkeztuko du. Bildutakoek digitalizazioaz hitz egingo dute hura ustiatzeko baldintza gisa, eta Business Intelligence eta Adimen Artifizialak bezalako tresnek erabakiak hartzen, eraginkortasun operatiboa eta lehiakortasuna hobetzen nola lagun dezaketen. Azkenik, datuaren kalitatea ziurtatzeak duen garrantziaz arituko da hizlaria.

Martinez de Lizarduyk ikuspegi praktikotik azalduko du guztia, enpresen benetako egoeretatik abiatuta.

Hitzaldia Urola Kostako eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.

ETE digitala Urola Kostan

“Digitalizatzea, hobeto erabakitzeko: datua aktibo estrategiko gisa ETEan”

  • Maiatzak 28, osteguna, 09:30ean
  • Online

Izena emateko: https://form.jotform.com/261391416161351